Topic-ek museoa ikusteko bi bisita antzeztu antolatuko ditu datorren larunbatean
Asteartea, 2018(e)ko apirila(r)en 10-(e)an 00:17etan

Ekintza hau ekaina bitartean burutuko da, hilean behin

Larunbat honetan, maiatzak 14, Topic-ek ekintza berezi bat antolatuko du, museoan bertan egingo diren bi bisita gidatu eta dramatizatuak. Amaia Ruiz de Galarreta aktorearen eskutik museoa ezagutuko duzue. Bisitariek modu berezi batean sentituko dute Txotxongiloen Etxearen espazio majikoa, ibilbidea esperientzia ahaztezin batean bihurtuko delarik.

Txotxongillo konpainiako Enkarni Genua txotxongilolari eta idazleak asmatua, aktoreak pertsonaia harrigarri eta ezusteko baten papera antzeztuko du. Famili giroan gozatzeko pentsatu den Topic-eko ekintza berri hau, hilean behin burutuko da, larunbatetan 11:30etan euskaraz eta 12:30etan gazteleraz, ordu beteko iraupenarekin.

Izena emateko, ezinbestekoa izango da lekua aurretik gordetzea ondorengo telefonora deituta: 943 650 414; edo e-mail bitartez: cit@cittolosa.com . Taldeek gutxienez 5 pertsona eta gehienez 15 pertsona izango dituzte. Pertsona bakoitzeko salneurria  7 € izango da helduentzat eta 5 €, 12 urte bitarteko haurrentzat. Bisita dramatizatuak ekaina bitartean izango dira.

 
Aste Santuko Tailerra
Asteartea, 2018(e)ko martxoa(r)en 27-(e)an 12:20etan


Ipuinak Pop Up teknika erabiliz

Ohikoa den bezala, apirilaren 3tik 6ra, Aste Santuko tailerra egingo dugu Topic-en. Oraingo honetan, pop up teknika erabiliz ipuinak sortuko ditugu. Betiko ipuin ilustratu eta hiru dimentsioetako ipuinen artean kokatzen diren ipuinak dira, zabaldu egiten diren liburu-orriak istorioei bizitza emateko. Tailerra 9:30tik 13:00ra burutuko da eta 6 urtetik gorako haur eta gaztetxoei zuzenduta dago.


 
Bisita dramatizatuak Aste Santuan
Asteazkena, 2018(e)ko martxoa(r)en 21-(e)an 13:14etan

martxoak 24, 25 eta 31 eta apirilak 1ean

 
 
Bisita dramatizatu hauen arrakasta ikusirik, Aste Santuan ere antolatuko ditugu, martxoaren 24an, 25ean eta 31n eta apirilaren 1ean. Martxoak 24 eta 31 egunetan bi emanaldi izango dira ohiko ordutegian eta martxoak 25 eta apirilak 1ean berriz, emanaldi bakarra, gazteleraz, 12:00tik 13:00ra. Gutxienez 5 pertsona eta gehienez 15 pertsonako taldeak osatuko dira. Sarrerek 7 euro balioko dute helduentzat eta 5 euro, 12 urte bitarteko haurrentzat.

Izena emateko, aldez aurretik jarri behar da gurekin harremanetan telefono honen bidez: 943 650 414; edo e-mailez bestela: cit@cittolosa.com.

  
 
Down Sindromearen Nazioarteko Eguna
Asteazkena, 2018(e)ko martxoa(r)en 21-(e)an 11:18etan

Verdini dantza taldearen ikuskizun bat ikus ahal izango dugu

Martxoaren 21ean Down Sindromearen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta horregatik, asteburu honetan ikus ahal izango dugun dantza-ikuskizunaren bitartez, ospakizun honi omenaldi bat egin nahi izan diogu. Horrela, larunbata 24an, 18:30etan, Verdini Dantza Taldeak “Método Verdini Metodoa” aurkeztuko du, ordu betez Verdiniren esentzia laburbiltzeko helburua duen proposamen berri batekin. Bidea helmuga bezain garrantzitsua delako, Verdinik aldarrikapena egiten du ikuskizun honekin eta erakusten du nola ongi garatutako gizarteratze lana beharrezkoa den gizarte pluralago batentzat. 
 










Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.