UNIMAk deialdia aurkeztu du 18 eta 35 urte bitarteko txotxongilo-antzerki sortzaile gazteei irekia
Ostirala, 2018(e)ko otsaila(r)en 16-(e)an 11:38etan

UNIMA txotxongiloen antzerkigintzarako gidoi / kontzeptu baten bila dabil.

UNIMA txotxongiloen antzerkigintzarako gidoi / kontzeptu baten bila dabil. Sorkuntza hau lau produkzio desberdinetara egokituko da eta munduko lau lurraldetan egingo da: Afrika, Asia-Pazifikoa, Europa eta Amerika.

 

Parte hartzaile gazteei, abiapuntu bezala edo bere lanerako inspirazio iturri bezala UNIMAk bere ibilbide luzean ahalbidetu dituen gaiak erabiltzea gomendatzen zaie: adiskidetasuna, zabalkunde eta elkarlanerako izaera, mugetatik, maila sozialetatik, sinismen erlijioso edo politikoetatik... haratago doana. 
Gehiago irakurri...
 
Ihauteriak direla eta, museoa itxita
Astelehena, 2018(e)ko otsaila(r)en 12-(e)an 20:37etan

Ihauteriak direla eta, museoa itxita egongo da datorren asteazkena, hilak 14 arte. Ihauteri zoriontsuak!
 
Exposición ART TOYS en el TOPIC
Osteguna, 2018(e)ko otsaila(r)en 08-(e)an 11:09etan
 

EITBko informatiboak ere TOPIC-eko ART TOYS erakusketa bisitatzen egon dira. 

Zeren zain zaude? Martxoak 4 arte zabalik egongo da.

 
Bisita dramatizatuak eta Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Ostirala, 2018(e)ko otsaila(r)en 02-(e)an 10:56etan

Asteburu honetan jarduera bikoitza izango dugu

Larunbat honetan hilak 3, 11.30tan euskaraz eta 12.30tan gazteleraz, bisita dramatizatuak izango ditugu beste batez ikuslego familiarrarentzat.  Izena emateko nahitaezkoa izango da aurrez telefono honetara deitzea 943 650 414; edo email honen bidez cit@cittolosa.com. Taldeak gutxienez 5 pertsonez eta gehienez 15 osatuak izango dira. Helduek 7 euro eta haurrek (12 urte arte) 5 euro ordaindu beharko dituzte bisitaren truke.


Bestalde, igandea hilak 4an, Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Topic-eko fatxada berdez jantziko da, duela urte batzutatik hona Topic-ek egun berezi honi egin ohi dion keinu berezi bat bezala. 
 


 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.