TOPIC FICOBAn
Ostirala, 2018(e)ko abendua(r)en 07-(e)an 12:25etan

Gabonetako azoka

Atzotik hasi eta Igandea, hilak 9 arte, Topic-ek stand bat izango du Ficobako Gabonetako Azokan.

Bertan Txotxongilo Zentruari buruzko informazioa jaso daiteke eta egunero 12:00tik 13:00ra eraikuntza tailer bat burutuko da.



 
 
TITIRUJAI 2018 BALANTZEA
Osteguna, 2018(e)ko abendua(r)en 06-(e)an 21:59etan

19 konpainia, 51 emanaldi eta 8700 ikusle

Hemeretzi izan dira Titirijairen aurtengo programa osatu duten konpainiak. Tolosan 37 emanaldi izan dira guztira, eta horietatik 14 Sestao, Ordizia, Eibar, Donostia, Pasaia eta Orio artean banatu dira. Tolosar Jaialdiko ikuskizunak urtero antolatzen duen zirkuituan sartu den azken herria izan da Orio.

8.700 ikusle inguru bildu dira aurten Titirijaiko programazioan parte hartu duten 18 ikuskizunetan; 1.800 gipuzkoar zirkuituari egokitu zaizkio eta 900 ikusle egon dira kale ikuskizunetan. Ikastetxeetarako programatutakoez gain antolatzen diren “ikuskizun irekietara” etorri den ikusle kopurua %14 igo da.

Gehiago irakurri...
 
TITIRIJAI 2018 saria
Larunbata, 2018(e)ko abendua(r)en 01-(e)an 20:17etan


Aurten saria Madrilera joan da

36. Titirijaiko haur-epaimahaiak emandako saria Titiriguiri konpainia madrildarraren «El Ratoncito Pérez no nace, se hace» ikuskizunak irabazi du
 
Teatri Mobili Euskal Herria Plazan
Osteguna, 2018(e)ko azaroa(r)en 29-(e)an 19:01etan


Kamioi bat eta hiri-autobus bat

Gaur hasi eta igandera bitartean, Teatri Mobili izango da ikusgai Euskal Herria plazan. Girovago eta Rondella familiak eta Dromosofista Konpainiak sortutako gune ibiltaria.

Kamioi bat eta hiri-autobus bat bi antzerki-gune bitxi bihurtu dira, eta 35 ikusleei eskainita, 30 minutuko hitzik gabeko ikuskizunak ikus ahal izango dira bertan.
 
 










Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.