Posta elektronikoa Inprimatu

Ekitaldia 

Izena:
INTERNET KAFE Kirmen Uribe - Mikel Urdangarin
Noiz:
05.03.2010 20.30 h
Non:
TOPIC - Tolosa
Kategoria:
Espectáculos

Deskribapena

Tolosako Udalak Antolatuta

INTERNET KAFE - Mikel Urdangarin / Kirmen Uribe
Eguna: Martxoak 5.
Ordua: 20:30 h.
Prezioa: 10 €

“Internet Kafe” Kirmen Uribe idazlearen eta Mikel Urdangarin musikariak elkarrekin sortutako ikuskizun berria da. “Bar Puerto” eta “Zaharregia, txikiegia agian” lanen arrakastaren ostean dator proposamen berri hauxe berriz elkartu dira musikaria eta idazlea eta “Internet Kafe” hauxe jarri dute abian. Ikuskizuna mezu elektronikoetan dago oinarritua batez ere, egileek beraiek elkarri bidaltzen dizkioten Internet bidezko mezuetan, hain zuzen. Mezuek, gogoetak, pasadizoak, bidaietako inpresioak eta egoera pertsonalak jasotzen dituzte eta, askotan, kantak eta poemak eramaten dituzte atxikirik.

“Internet Kafe” lan berritzailea da eta gaur egunekoa, ikuskizun berean agertzen dira eguneroko hizkera eta literatura, presaz idatzitako mezuak eta poemak eta kantak. Kantak bertsioak dira gehienak, eguneroko bizitzan entzuten ditugun kanta horiek: Tom Waitsi edo Lou Reedi egindako omenaldiak, kanta berrien zirriborroak edo txikitandik gogoratzen ditugun kanta tradizionalak.

“Internet Kafe” ikuskizun xamur eta desberdina da, umorez zipriztindua. Nika Bitchiashvili biolinjoleak laguntzen du bikotea eszenatokian, giro epelak eta soiltasuna bilatzen duen eszenaratze batean.


Ekitaldia

Venue:
TOPIC
Kalea:
Plaza Euskal Herria
K.P.:
20400
Hiria:
Tolosa
Lurraldea:
Gipuzkoa

Deskribapena

Barkatu, ez dago ekitaldirik



egutegia

<<  Otsaila 2012  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
272829    

jarraitu Facebook-en