Ekitaldia
- Izena:
- Eguneroko objetuen tailer manipulazioa
- Noiz:
- 28.12.2009 - 31.12.2009 16.00 h - 18.00 h
- Non:
- TOPIC - Tolosa
- Kategoria:
- Talleres
Deskribapena
“Objektuen arima”
EGUNEROKO OBJETUEN TAILER MANIPULAZIOA
“Intentzio dramatikoarekin mugitutako edozein objektu da txotxongiloa” Ariel Bufano.
Gaur egun inoiz baino objektu gehiagok inguratzen dute gure bizitza. Hainbestek, gehienetan ez garela ohartu ere egiten haien presentziaz.
Ikastaro honen bidez objektuak beste ikusmolde batekin begiratu nahi ditugu. Antzerkia egin beraiekin, berriro deskubritu.
Egunerokoan inguratzen gaituzten objektuen gaitasun poetikoa, euren indar espresiboa, aurkitzea izango da ikastaro honetan gure lehen xedea.
Txotxongiloek ez omen dute bihotzik, baina badute arima eta badituzte emoziak; ez omen dute burmuinik, baina badituzte nahiak.
Objektuei izaera partikular bat emateko oinarrizkoa izango zaigu haien formari, haien erritmoari, arnasari eta inguruarekin duten harremanari erreparatzea. Forma sinpleenetatik konposatuagoetara jauzi eginaz, izaki berri hauen drama ezagutzen saiatuko gara instante batez bizitza hartzearen kinka horretan jarriz.
Txotxongiloak beti dakar harekin mundu bat. Eta gu, mundu horiek deskubritzen ahaleginduko gara.
TAILERRA NORK EMANGO DUEN : Urko Redondok eta Ainara Gurrutxagak, DEJABU PANPIN LABORATEGIA
NORI ZUZENDUA: 16 URTETIK GORAKOENTZAT
PREZIOA: 25 €
Ekitaldia
- Venue:
- TOPIC
- Kalea:
- Plaza Euskal Herria
- K.P.:
- 20400
- Hiria:
- Tolosa
- Lurraldea:
- Gipuzkoa
Deskribapena


