historia

 

Egitasmo guztiek bere historia dute eta TOPICarena duela 20 urtekoa da.

1982. urtea zen eta Tolosako Ekinbide Etxeak kultur ekintza berri bati hasiera ematea eta Titirijai, txotxongiloen nazioarteko jaialdi baten sorkuntza bultzatzea erabaki zuen.

Hasiera batean batzuei ideia bitxia iruditu zitzaiena, edo besteei ausarta, gorpuzten joan zen eta ideia arrakastatsu batean bihurtu zen.

Gaur egun Titirijai 25.000 ikusle baino gehiagoren arreta erakartzeko gai da, 160 antzezpen ditu bataz beste eta Tolosa txotxongilo antzerkiaren arloan nazioarteko erreferente batean bihurtu du.

Titirijai hartzen joan zen giza sakonera ikusirik, bere bultzatzaileak, Tolosako Ekinbide Etxea, egitasmo  berri bat irudikatzen hasi zen: Zergatik ez baliatu egiten dakigunaz eta ikasitako ezagutzetaz egitasmo bakar bat bultzatzeko?

TOPIC, beraz, ez da hutsetik jaiotzen. (Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdiko) Titirijaiko ondorio logiko bat da.

Arte honen inguruan kultura bat, ezagutza bat dago eta TOPICaren bultzadan eta sendoketan balio handikoa izango da



Egitasmoaren etapak 

1987. Lehenengo egitasmoa aurkezten da eta kokapen posibleak kontuan hartzen dira. Horien artean, Aranburu Jauregia, Arkauteko txaleta, Ertzaintzaren egoitza zaharra edo Tolosako Kasinoa.

1999. Tolosako Udalak Euskal Herriko plazako Justizia Jauregirako aurreproiektu bat enkargatzen du.

2005-2006. Lehiaketan publikoan proiektua Anton Pagola Arkitektoari ematen zaio.

2007-2009. Lanen burutzea


 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.