GazteTopic

 

UDA SORTUZ laborategia

TOPIC - Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroak, UDA SORTUZ laborategia sortu du 14-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta (2002, 2003 eta 2004an jaioak). Uztailean izango da, goizeko 9:30tik 13:30ra.


UDA SORTUZ arte laborategi bat da eta bertan txotxongiloak egingo ditugu atal hauetatik murgilduz: diseinua, eraikuntza, azken ukituak eta manipulazioa.


TOPIC-ek 10 urte beteko ditu 2019ko azaroan. Ospakizun handi honetarako, laborategian museko hainbat txotxongiloen erreplika erraldoiak egingo ditugu eta baita TOPICeko ikurra den Mariona erraldoi bat ere.
Azaroan, ospakizun garaia iristen denean, berriro elkartuko gara eta… gure txotxongilo erraldoiak kalera aterako ditugu!!

 


Murgildu zaitez uztailean txotxongiloen mundu zoragarrian. Ez zara damutuko!


Izen-ematea 

-Izen-ematea banaka edo taldean egin daiteke (gehinez 2 lagun) apirilak 27 arte.

Inprimaki bakarra onartuko da norbanako edo talde bakoitzeko. Izen berarekin inprimaki bat baina gehiago agertzen bada, eskaera deuseztatu egingo da.

Zozeketa eta zerrenden agirtaratzea: 20 pertsona baino gehiago ematen badute izena, izen-emate guztiekin zozekta bat egingo da eta apirilak 29an argitaratuko da.

Behin betiko izenematea: apirilaren 30etik maiatzaren 5era, zozketan plaza lortu dutenek, emailez jasoko duten formularioaren bitartez behin betiko izen-ematea egin beharko dute.

- Behin betiko izen-emate epea bukatzerakoan zozketan plaza lortu dutenek izenik eman ez badute, plazari uko egiten diotela ulertuko da.

- Talde osatuko ez balitz, itxaron zerrendan geratu diren partaideekin harremanetan jarriko gara: maiatzak 6tik aurrera.


Prezioa

Orokorra 250€

Familia ugaria 225€

Topic-eko lagunak 200€



Arau Orokorrak

- Lekua lortu eta kuota ordaintzen denetik aurrera, dirua ez da itzuliko funtsezko arrazoiren bat ez badago, eta, betiere, gertatutakoa behar adinako aurrerapenez jakinarazi bada. Nota txarrak izatea ez da baliozko arrazoia kuota itzultzeko.

- Gazteek "Uda sortuz" arte-laborategian parte hartzeko izena ematen dutenean, nahi dutelako etortzen direla eta egingo diren jardueren jakinaren gainean daudela pentsatzen dugu (ongi begiratu behar da informazio-liburuxka). Horregatik, jardueretan aktiboki parte hartu behar dute, arazo berezirik izan ezean. 

- "Uda sortuz" arte-laborategia euskaraz burutuko da. Parte-hartzaileek gai izan behar dute, harremanak euskaraz izateko, bai taldekideekin bai begiraleekin. Arte-laborategiaren garapen onerako, gazteleraz hitz egiten duen profesional baten esku-hartzeren bat izatea gerta daiteke.

- Gazteek kasu guztietan errespetatu behar dituzte instalazioko arauak, ordutegiak, ekipamendua eta ingurumena, eta beren esku dagoen neurrian, gauzak ondo zaindu eta funtziona dezaten lagunduko dute.

- Pertsona guztiak errespetatu behar dira, parte-hartzaileak, arduradunak eta jardueretan esku hartzen dutenak; oinarrizkoa da bizikidetza egokirako eta txandaren martxa onerako, eta ez da ametituko inoren kontra bazterketarik edo xenofobia-adierazpenik, ezta inor beldurtzea ere.

- Galarazita dago alkohola, tabakoa edo beste substantzia batzuk edukitzea eta kontsumitzea.

- Arte-laborategiaren dinamika ez etetearren, ez da onartuko bisitarik, ezta gazteak irtetea ere. Salbuespeneko kasuetan horrelakorik egin ahal izateko, arduradunaren baimena beharko da.

- Arrazoiren bat dela-eta (gaixotasuna, arauak ez betetzea, edo bestelako arrazoi pertsonalen bat), parte-hartzaileren batek arte-laborategia amaitu aurretik alde egin behar badu, ez zaio dirurik itzuliko.

- Parte-hartzaileek sakelako telefonorik ez eramatea gomendatzen da, arte-laborategiko bizimoduarentzat traba izan daitezkeelako. Hala ere, eramaten badute, aurretik ohartarazten dugu beharbada murrizketak ezarriko direla.

- Ekintzaren garapenerako beharrezkoak ez diren gauzak edo baliozkoak ez eramatea gomendatzen dugu. TOPICek ez du erantzukizunik hartuko halakoak galtzen edo lapurtzen badira edo kalterik jasaten badute, parte hartzaileei jardueraren garapenerako ekartzeko eskatzen direnean edota antolatzaileak espresuki bere zaintza hartzen duenean izan ezik. Erakundeak berdin egingo du parte hartzaileek jarduerara eramaten duten diruarekin.

 



 

jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.