2011-2012 Eskola Kanpainia
Tolosako Topic-a majiaz beteriko etxea dugu, hezkuntza proiektu dibertigarri eta erakargarriez betea eta ikasleen garapena, jolas, metafora eta benetazko sormen prozesuetatik jorratuz, Guztiontzat dago lekua etxe honetan, bai zuen kabuz bisitan etorri nahi duzuenontzat, baita gurekin txotxongiloen mundu zoragarrian barrena sakonkiago bidaiatu nahi duzuenontzat, eskola kanpainian barne aukera batetan parte hartuz.
Topic-a eta txotxongiloen altorra gehiago ezagutu nahi duen 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako ikasle orori eskenita dago, etorri baino lehen eta ondoren gelan lan dibertigarri bat eginaz, eta tartean gurekin egun zoragarri bat pasatuz. Txotxongiloen munduaz gozatu eta honen inguruko gauza gehiago ikasteko aukera paragabea.
Ekintzak hau hartzen du bere baitan:
Etorri baino lehenago, eskolan jolas-lan errez bat egitea.
Egun bateko bisita Topic-era
(10:00etatik 15:00ak arte)
Ikuskizuna ikusi eta artistekin
hizketaldia izan.
Txotxongilo eraikuntza tailer bat egin.
Aldi baterako erakusketa eta
museoa bisitatu.
Behin eskolan, ekintza beste jolas-lan errez batekin itxiko da.
ADINA
Gomendatzen den adina ikuskizun bakoitzerako gutxi-gora-beherakoa da.
IKUSKIZUNETAKO HIZKUNTZA
Konpaniak erabiltzen duen hizkun-tza originala errespetatzen da.
EKINTZAREN HIZKUNTZA
Gainontzeko ekintza guztiak euskaraz edo gazteleraz eskeniko dira, ikastetxeak eskatzen duenaren arabera.
PREZIOA
8 € haur bakoitzeko.
izen emate orrialdea (PDF)
Eskola Kanpaina (PDF)
IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK
Bidal ezazue korreo arruntez, mailez edota fax bidez izen emate orrialdea hona:
TOPIC, Tolosako Ekinbide etxea/C.I.T
Euskal Herria plaza 1, 20400 TOLOSA
FAX: 943 698028 TEL 943650414
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
