hezkuntza


Txotxongilo antzezkizun on batetara  joatea berez hezigarria dela esan genezake: 

Umeak, ikusle bezela, salto txiki bat eman beharko du egurrez edota paperez egindako txotxongiloa, bizirik gabeko objetu hori alegia, “otso” batean bihurtzeko. Modu honetan arte hizkuntzan sartuko da bete betean, metafora eta simboloaren eremuan,  azterketa, saiakera eta ikerketa  ahalbidetuko dituen esparru emankorrean. Bera edota bestea izateko jolasean. Baina…amaitu da funtzioa. 

¿Txotxongilo hizkuntzari etekin osoa ateratzen ari al gara?

TOPIC-en txotxongilo antzezkizun batetara joateak sor dezakeen gozamenaz haratago nahi dugu Joan. Asmo haundiagoa dugu oraindik, txotxongilo hizkuntzak berak eman dezakeenarekin pareka daitekeen asmoa hain zuzen ere. Izatea eta ez izatea ahalbidetzen dion jolas horren bidez ikusle den umearen  izate osoaren eraikuntzan laguntzea dugu asmo, norbanakotasunetik elkarkidetza indartuz eta modu honetan gizarte hobea sortuz. 

Eta zer hoberik gugana datozen ikastetxe eta sendiekin elkarlaguntzari ekitea baino.

Zer hoberik txotxongilo hizkuntzaz  baliatzea baino, egungo heziketa norabideak pentsatzeko , hizkuntza ezberdinetan espresatzeko eta gozatzeko gai diren norabanako garatu , ekintzaile, arduratsu eta parte hartzaileak sortu nahi dituen honetan.

Zer hoberik jolasgarria den eremutik abiatzea baino.

Gure asmoa txotxongilo hizkuntzak eskein ditzakeen aukerak irakastea da, baliabide okerretan erori gabe, antzezkizun bat ikustea datorren ume horrekin aurre eta ondorengo lan erakargarri bat eginaz, irakaslegoa hezituz, geletan ekintza ezberdinen bidez parte hartuz, etabar.

Azken finean, txotxongiloari merezi duen lekua emanaz, baita ikuslea den umeari oraingoan, edota senide edo irakasle duen horri,  atseginean eta garapenean  duen bide lagunari.

 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.