¿Zer da TOPIC?

 

 

Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa da Topic. 2009ko azaroan zabaldu zituen ateak, eta irudimenaren, berrikuntzaren eta originaltasunaren aldeko apustua egiten duen egitasmo bakar, erakagarri eta interesgarria da. Europa osoan txotxongilo artearentzako zentro integral bakarra da.
 
Bokazio integraleko zentro gisa, TOPIC ere mundu osoko txotxongilolarientzako topaketa gune batean bihurtu da. Esperientziak, gogoetak eta lanak ikasi, erakutsi, ikertu, produzitu eta elkar banatzeko leku bat, abangoardiako espazio eroso, funtzional batean eta maila altuko ekipamendu batekin.



Tradiziotik abangoardiarainoko bere kontzepzio guztietan, txotxotxongilo artearen garapen, sustapen eta perfekzionamendu helburuak elkar banatzen dituzten guztientzako espazio erabilgarri bat da beraz eta beste arteekin duen elkar harremanetara beti zabalik.

UNIMA, Txotxongiloaren Nazioarteko Elkarteko kide aktibo gisa, bere nazioko eta nazioarteko batzorde eta estamentu desberdinekin lan egiteko prest gaude.



Haur ikuslegoa TOPICeko hartzaile nagusia da. Zentroak antzerkia eta haurra erlazionatzen dituen guztian sakontzea du helburu gisa. Gazteenak modu natural baina zuzendu batean antzerki mota honetara hurbiltzea lortu nahi da. 



Tolosa horrela txotxongilo antzerkiaren epizentrotako batean bihurtu da, TOPICek mantendu eta bultzatu nahi duen geroz eta begirune eta giza sakonera handiagoz gozatzen duen adierazpen artistiko bat.


Bere 3.600 m2 – tan honako gune hauek biltzen ditu:


Museo iraunkor bat eta aldi baterako erakusketak.

Erabat digitalizatutako dokumentazio, artxibo eta mediateka bat.
250 ikuslerentzako edukierako ondo hornitutako espazio eszeniko moderno bat.

Produkzio, muntaia eta entsegutarako gela.

Ekintza eszenikotarako espazio bateragarriak.

Bideohitzaldi bidezko online zein presentziazko tailer eta ikastarotarako gelak.

Artista edo/eta ikerlarientzako egoitza txiki bat.

 

 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.