kontseilu aholkularia
TOPICeko Kontseilu Aholkularia arte, kultura, empresa eta erakundeen munduko 17 ordezkariz osaturik dago. Bere helburu nagusia beste pertsona batzuen ezagutza eta esperientziaz baliatu eta Txotxongiloaren nazioarteko etorkizuneko zentroa martxan jartzea eta sendotzearen apustuari erantsitako balio bezala gehitzea da. Organo aholkulari hau osatzen duten kideek norbanakoaren izenean egiten dute eta jarraian zehazten direnak dira:
- Presidentea: Ibai Iriarte San Vicente. Tolosako Alkatea
- Presidenteordea: Ana Arreche. T.E.E.-ko Presidentea
- Koordinatzailea: M. Carmen Garmendia. Eusko Jaurlaritzako Kultura Kontseilari ohia
- Secretarios: Miguel Arreche eta Idoya Otegui. TOPICeko zuzendariak
- Ainhoa Arteta. Sopranoa
- José Miguel Ayerza. Adegiko Idazkari Orokorra
- Cristina Barrios. Klima Aldaketarako Eginkizun Bereziko enbaxadorea
- Manu Castilla. EITBko Komunikazio Zuzendaria
- Antxon Elosegui. Empresaria
- Lourdes Fernández. ARCOko zuzendaria
- Encarni Genua. Txotxongilolaria
- Manolo Huertas. Irakasle eta Politikaria
- Alberto Iglesias. Konpositorea
- Lucía Lacarra. Dantzaria
- Joxean Muñoz. Tabakalerako zuzendaria
- Luis Mari Oyarbide. Abokatua
- Juan Ignacio Vidarte. Guggenheim Bilbao museoko Zuzendari Orokorra
- Lander Zabala. Publizista

Ana Arreche
T.E.E.-ko Presidentea
“Tolosako Ekinbide Etxeko presidente gisa, amets bat gauzatzea dela iruditzen zait, sortu ginenetik berrogeigarren urteurrena betetzen den honetan gauzatzen dena. Kontseiluko kide izatea erantzukizuna eta, aldi berean, erronka da; zirraraz hartzen dut nere gain, baina baita umiltasunez ere, kulturaren, enpresaren edo politikaren munduko pertsona ospetsuekin partekatuko baitut ”
> igo

Ainhoa Arteta
Sopranoa
“Txotxongiloen mundutik oso hurbil sentitzen naiz. Tolosarra naizen aldetik, logikoa da; Txotxongiloen Jaialdia gure historiaren zati banaezina da. Baina, abeslari gisa ere, nire bizitza titiriteroen antzekoa dela iruditzen zait batzuetan; nik ere hiriz hiri bidaiatzen dut jendeari gustatuko zaion ikuskizuna eskaintzeko. Horregatik, bihotz-bihotzez eskertzen dut TOPICeko Aholku Batzordean parte hartzeko eta proiektu hau sendotu eta denok nahi dugun proiekzioa emate aldera lan egiteko eman zaidan aukera hau ” .
> igo

José Miguel Ayerza
Adegiko Idazkari Orokorra
"Sustatzaile eta sostengu izan duen erkidegoan errotuta dagoen ekimen kulturalak jauzi bat egin du; tokian tokikoa globalarekin konbinatuz, nazioarteko eginez, horretarako dimentsio egokia hartu du, berritzailea da eta ingurunearekiko sinergiak sortzen ditu. Gure txaloak, lana eta babesa merezi ditu. Bultzada berri honek gu denok lor dezakegun arrakasta izatea espero dut."
> igo

Cristina Barrios
Klima Aldaketarako Eginkizun Bereziko enbaxadorea
“Txotxongiloen mundua erabat magikoa da, haur, gazte eta helduak harrapatzen dituen misterioz betea. Iraganeko haurtzarora itzultzeko eta amesteko aukera ematen du. Txotxon-giloen antzerki mundua, txotxongiloen edertasun sofistikatuarekin, haien mugimenduen samurtasun eta hauskortasunarekin, mantendu beharreko kultura anitzeko adierazpena da. Niretzat pribilegio bat da TOPIC Aholku Batzordean parte hartzea eta Tolosako zentro integral berri hau sustatzen eta zabaltzen lagundu ahal izatea. ”

Manu Castilla
EITBko Komunikazio Zuzendaria
“Tolosarra naizen aldetik, Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia sortzen eta hazten ikusi dut. Bere garapenaren lekuko izan naiz, 26 urte hauetan proiektu bat izatetik nazioarteko erreferentziazko jaialdi izatera nola pasa den ikusi dut. Arduradunek txotxongiloen zentro egonkorra sortu behar zela adierazi izan didate beti. Egun, desio horiek errealitate bihurtu dira eta asko pozten nau “ txotxongiloen etxea ” izango den zentroko kide izateak eta nire harri koskorra ekartzeak ”
> igo

Antxon Elósegui
Empresaria
“CITen proiektuaren sorreran eta lehenengo urteetan gure proiektuak ameslari eta kixoteskotzat zituztenen kritikak jasan behar izan genituen. Kixote gogora ekarriz hartzen genuen indarra: “ Zaunka egiten dute, beraz, zamalkatzen gara ” . Eta zamalkatuz eta zamalkatuz, honaino iritsi gara. Garai hartako ametsetan oso zaila zitzaigun egungo errealitatea irudikatzea. Gaur egun kultur etxe aktiboa dugu, kezkak sortzen dituena, eta etorkizuneko zentro bat, belaunaldi berriek, lan eginez, adorez eta elkartasunez, OnKixote Mantxako kapare burutsuaren irudimena eta Santxo Pantzaren gizatasuna inspirazio iturri direla ” .
> igo

Lourdes Fernández
ARCOko zuzendaria
“Nire iritziz, oso proiektu originala da, nazioartekoa, eta berezitasun horrek egiten du posible. Nire ustez, oso lan zehatza egin da 26 urtez Tolosatik. Egindako lanak eta garatutako kulturak nire babesa dute, inolako baldintzarik gabe".
> igo

M. Carmen Garmendia
Eusko Jaurlaritzako Kultura Kontseilari ohia
“Gizartean gertatzen diren hainbat gauza interesgarriren antzera, tolosar ekintzaile eta saiatu batzuen ametsaren emaitza da “Titirijai”. Horren atzean ahalegin handia eta konpromisoa daude, baina baita gozamena, sormena, berrikuntza, partekatzea eta abar ere. Urte arrakastatsuen ondoren, Txotxongilo Jaialdiak beste abentura bati ekin dio TOPIC izenarekin. Proiektu honek sendotzea, berrikuntza eta ilusioa dakartza, eta atxikimendu instituzionalak, sozialak eta artistikoak erakartzeko gai izan da, partaide nauen TOPICeko Aholku Batzordeak adierazi bezala ” .

Enkarni Genua
Titiriteroa. Filosofia eta Letretan lizentziatua
“1971n txotxongiloek eta guk (Enkarnik eta Manolok) geure seme-alaben ikastolan egin genuen topo eta lehenengo ikuskizun hark betirako harrapatu gintuen. 1982an Tolosako talde batek laguntza eskatu zigun Txotxongiloen Jaialdia abian jartzeko eta, urtetik urtera, txotxongiloen hariekin korapilatzen jarraitu genuen. Laster hasi ginen txotxongiloen etxe handi batekin amets egiten. Beti jakin nuen han behar izango nindutela ” .
> igo

Manuel Huertas
Irakasle eta Politikaria
“2004an, diputatu gisa Madrilen, Miguel eta Idoia ezagutzeko aukera izan nuen eta eurek eman zidaten CIT zabaltzeko abian zen proiektuaren berri. Garai hartan, proiektuak bultzada handia behar zuen proiekzio unibertsala izango zuen txotxongiloen proiektu kultural garrantzitsu bihurtzeko. Gaur egun, hala izateko bidean da. Nigan sortu zen konfiantzak eta Oscar Renedoren laguntzak Tolosan Txotxongiloaren Arteari buruzko Zentro Integrala sortzeko ilusio hura neure egitea faboratu zuten. Izugarri gustatzen zait eta ohore handia da niretzat TO.PIC zentroaren bidez horri lotuta jarraitzea. Kontseilutik dihardut elkarlanean, Zentro Integraleko presidentea eta Tolosako alkatea den Jokin Bildarratzekin."
> igo

Alberto Iglesias
Konpositorea
“TO.PIC proiektua paregabea iruditzen zait eta Tolosa tradizio honetako lekurik garrantzitsuena bihurtzen du; ea tradizioa berritzen laguntzen duen. Nire ustez, musikak partze-hartze nabarmena izan dezake “ antzerki minimo ” honetan eta narrazioari, zinean edo operan bezala, adierazpidearen indar guztia eman diezaioke. Arte birtualak pixkanaka gailentzen doazen garai honetan, antzerkiak hausnarketarako espazio publiko izaten jarraitu behar luke ” .
> igo

Ibai Iriarte San Vicente
Tolosako Alkatea
Geure ilusioak eta nahiak betetzeko, borroka eta lana derrigorrezkoak direla pentsatzen dutenetakoa naiz. Hona adibide bat: TOPIC. Modu apalean bihurtu zen Tolosa txotxongiloentzako plaza eta denboraren poderioan, ahaleginak, elkar lanak eta sinismen betez egindako bideak ekarri gaituzte gaurkora.
Aurki beteko ditu Titirijaik 30 urte eta bete du lehenengo ametsa: mundu osoan lotzen dute Tolosa txotxongiloekin, inauteriekin edo abesbatzekin. Tolosa kulturaz blai dago, eragile eta kultur eskaintza anitzak ditu. Hauek aurrera eramateko behar beharrezkoak dira azpiegitura egokiak, eta Tolosak bikain bat du, TOPIC.
TOPIC lehen pausoak ematen hasi delarik -bi urte egin behar ditu-, bigarren ametsa ere finkatuta aurkitzen dugu: txotxongiloen etxea lau haizetara egin da ezagun, eta gero eta pertsonaia gehiago biltzen dira bertan. Guztiek maite dute TOPIC eta guztiek maite dute Tolosa.

Lucía Lacarra
Dantzaria
"Ohore handia da niretzat txotxongiloaren nazioarteko zentroari lagundu ahal izatea, ez bakarrik proiektu kulturala eta berdingabea delako, baizik eta baita txotxongiloei merezi duten garrantzi artistikoa eman behar zaielako ere, horixe izaki, gu konturatu gabe, haurtzaroan antzerkiarekin dugun lehenengo harremana. Hasiera-hasieratik, ondoren ere, edozein adinetan, gustuko izango ditugun emozioak sortzen dizkigute. Nire ustez, txotxongiloak benetako artea dira".

Joxean Muñoz
Tabakalerako zuzendaria
“Ohorea da TOPIC-en Aholku Batzordeko kide izendatua izana. Tolosak 26 urtetan Txotxongiloen inguruan egin duen lana hezur- mamitzen du eta aitzineratzen du Topic-ek. Berrikuntzaren, ikerketaren, sormenaren eta artxiboaren inguruan urrats handi eta atzera-bueltarik gabea dakar. Egindako lana sendotzearekin batera, leku berezi bat damaio Tolosari, eta Euskal Herriari, Europan eta Munduan. Ahalegin horretan kide izateko aukeraz sentitzen naiz harro.Txotxongiloen artearen berezitasuna lantzeaz eta hedatzeaz gain, TOPIC Arteak txotxongiloei zor dien guztia azaltzeko eta ikertzeko gunea ere izan daitekeela uste dut. Izan ere, panpina, izaki mekaniko eta edonolako txotxongiloek lilura berezia eragin dute bai arte plastikoetan, bai arte eszenikoetan, zineman edo literaturan. Txotxongiloak gainerako arteekin eta ikusizko kulturaren gainerako agerpenekin duen lotura sakona lantzeko aukera ikusten dut TOPIC-en. Aholku batzordean kide izango ditudanen maila profesional gorenak eta haien jardunaren aniztasunak areagotzen du abentura intelektual benetan aberasgarri bat hasteko zorian gaudelako sentipena. Hala biz. ”

Luis Mari Oyarbide
“1995ean hasi nintzen txotxongiloen munduan eta Titirijain, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako zuzendaria nintzenean, eta CIT elkarteak, giroak, espirituak... txundituta utzi nin-duten. Hala, txotxongiloen zale amorratua bihurtu naiz. Ohore handia da niretzat Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentroa izango denaren Aholku Batzordeko kide izatea ” .
> igo

Juan Ignacio Vidarte
Guggenheim Bilbao museoko Zuzendari Orokorra
“Ikuspuntuak eta ikuspegiak gehitzea. Proiektuak beste errealitate eta egoera batzuetara zabaltzea. Bi planteamenduak arrakastarako formulak dira eta edozein ekimen kultural aberasten laguntzen dute. Partekatzea, eztabaidatzea, ezagutzea… ezinbesteko jokabideak dira aurrera egiten jarraitzeko eta TOPIC zentroan izateko eta lan egiteko modu gisa hartu dute. Horrek bereziki interesgarria egiten du zentro berri honetako Aholku Batzordeko kide izatea ” .

Lander Zabala Otermin
Publizista
“Garrantzitsua iruditzen zait espresio artistiko bat sustatzearekin erlazionatutako guztia eta, zalantzarik gabe, txotxongiloak espresio artistikoa dira. TO.PIC zentroaren balio erantsia, nagusiki, haurrei zuzendutako proiektua izatean datza. Haurren sormena baloratu behar da eta TO.PIC zentroak alderdi garrantzitsua eskain dezake irudimenaren, estetikaren eta komunikazioaren garapenean, ohiko bitartekoetan jasota ez zegoen alderdia. Gainera, nazioarteko zentroa denez, ideia horien adierazpena ere berdingabea da ” .
