Espazioen erreserba
Beraien behar sozialetarako eta antolaketa beharretarako kultur erakundeen, enpresen eta beste motatako erakundeen eskura jartzen ditugun espazio desberdinak ditu TOPICek. Edozein motatako ekintza erosotasunez eta eraginkortasunez antolatzea ahalbidetuko dion instalazio erakargarri eta moderno batzuk.
Auditorioa
250 ikuslerentzako edukierarekin, sarbide onekin, ikusgaitasun on bat uzten duen plano oker baten gainean banatutako eserleku eroso eta zabalak. Areto hau bereziki prestatuta dago txotxongiloen antzezpenez gain, erdi neurriko antzerki lanak, proiekzioak, kontzertuak, kantaldiak, dantza, hitzaldiak, eztabaidak, kongresuak, batzarrak, e.a. hartzeko.
Eszenatokiak ahoan 9 metro ditu, beste 9 metro hondoan eta 7 metro altueran. Elektrifikatutako eta informatizatutako 14 makil eta ahoaldearen parean beste 4 makil. Aretoak zinema eta/edo ikusentzunezko proiekziotarako hornidura, bat-bateko itzulpenerako eta bideo bitarteko hitzalditarako zerbitzuen erabilpena ere badu.
Entzungelak ere badu entsegutarako, aurre-muntaietarako areto bat, batzuetan ganbara areto gisa edo taldeko jantzigela gisa erabil daitekena, eszenatokiaren azaleraren antzekoa, (80 m² gutxi gora behera), eta beste bi jantzigela bakoitza 2 edo 3 pertsonentzako.Taberna
- Pintura, argazki, diseinu grafiko, e.a.-eko erakusketa txikiak
- Asteburutako kontzertu ez-formal txikiak
- Taldeen topaketetarako, haur festetarako, e.a. espazioa
- TOPICeko esparru guztia bere ekintzerako alokatzeko aukera ere eskaintzen diogu.