Espazioen erreserba


Beraien behar sozialetarako eta antolaketa beharretarako kultur erakundeen, enpresen eta beste motatako erakundeen eskura jartzen ditugun espazio desberdinak ditu TOPICek. Edozein motatako ekintza erosotasunez eta eraginkortasunez antolatzea ahalbidetuko dion instalazio erakargarri eta moderno batzuk.

 

Auditorioa

250 ikuslerentzako edukierarekin, sarbide onekin, ikusgaitasun on bat uzten duen plano oker baten gainean banatutako eserleku eroso eta zabalak. Areto hau bereziki prestatuta dago txotxongiloen antzezpenez gain, erdi neurriko antzerki lanak, proiekzioak, kontzertuak, kantaldiak, dantza, hitzaldiak, eztabaidak, kongresuak, batzarrak, e.a. hartzeko.

Eszenatokiak ahoan 9 metro ditu, beste 9 metro hondoan eta 7 metro altueran. Elektrifikatutako eta informatizatutako 14 makil eta ahoaldearen parean beste 4 makil. Aretoak zinema eta/edo ikusentzunezko proiekziotarako hornidura, bat-bateko itzulpenerako eta bideo bitarteko hitzalditarako zerbitzuen erabilpena ere badu.

Entzungelak ere badu entsegutarako, aurre-muntaietarako areto bat, batzuetan ganbara areto gisa edo taldeko jantzigela gisa erabil daitekena, eszenatokiaren azaleraren antzekoa, (80 m² gutxi gora behera), eta beste bi jantzigela bakoitza 2 edo 3 pertsonentzako. 
 

Taberna

Lehen soilairuan kokatua, espazio zabal honen inguruan (150 m²) taberna bat, sukalde txiki bat eta beraien komunak daude. Espazio honek, zentroko ekintza sozialak betetzeaz gain, ekintza ugari har ditzake:

  • Pintura, argazki, diseinu grafiko, e.a.-eko erakusketa txikiak
  • Asteburutako kontzertu ez-formal txikiak
  • Taldeen topaketetarako, haur festetarako, e.a. espazioa
  •  TOPICeko esparru guztia bere ekintzerako alokatzeko aukera ere eskaintzen diogu.
 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.