Ekitaldi arloak

 

 

TOPIC lau ardatz nagusitan oinarritzen da

 

Sustapena eta hedapena 

TOPICek ez du bere konpainia iraunkorrik izango. Jatorri, teknika eta kontzepzio artistiko desberdinetako sormen eta konpainiei pauso emateko programazio askatasun handiena bilatzen du TOPICek, ikusleei eskaintza ahalik eta gehien aberasteko eta artista gehiagori aukerak zabaltzeko.

Espazio hornitu bat denbora batean erabiltzeko interesa duten konpainiekin akordioak egingo ditu TOPICek, bertan produkzioak egoitzan egin ahal izango dituzte eta mundu osoko  konpainien zerbitzura egongo da, hauek beraien produkzio berritarako sormen, muntaia eta entsegutarako ondo hornitutako azpiegitura bat izango dute.

Hedapenaren zati gisa, egitasmoak,  sormena, eszenaratzea eta dramaturgia garaikidearen hedapenak bereziki egile gazteena bultzatuko dituen koprodukzio akordioak kontuan hartzen ditu, behin eta berriro bertsioak eginez eta ez beti ikusleek eta sormen originalak merezi duten zorionarekin, maitagarrien ipuin klasikoetara jotzea txotxongilolariak bultzatzen dituen testu onen hutsune garrantzitsu bat betetzeko asmoz.

Era berean Internetek eskaintzen duen potentzialtasuna ahalik eta gehien aprobetxatu nahi da Zentroko ekintzak eta programak bideohitzaldi bidez ahalik eta pertsona edo irakaskuntza talde, aisialdiko animatzaile edo artista gehienengana iritsi ahal izateko.

Komunikabideetan Txotxongilo Antzerkiak presentzia handiagoa eskatzeko ekintzak, kritikarien eta iritzi sortzaileen interesa eragiteko ekintzak ere aurreikusten dira.

Bere lehentasunen artean haur ikuslegoa duen txotxongiloaren zentro integral batean gutxiago ezin izan zitekeen bezala, TOPICek ikastetxeentzako 18 astetako kanpaina bat  garatu du, Euskadiko neska-mutilei txotxongilo artearekin aldi berean harreman sakon eta ludiko bat izatea ahalbidetuko die ikuskizun on bat ikusiz, artistekin hitz eginez, museoa bisitatuz, txotxongilo erraz bat eraikiz eta Tolosako alde zaharra bisitatuz.  Eskola kanpaina hau familia ikuslegoari zein bakarrik helduentzako eskainitako asteburuko antzezkizunekin osatuko da.

 > igo

 

 

Dokumentazioa eta ikerketa

Zentro berriak sei informatika postuz osatutako kontsulta espazio bat izango du eta horietatik mediatekara, bideotekara, ikonotekara eta liburutegira sartu ahal izango da. Dokumentazio zentro hau txotxongilo artean interesa duten guztientzat zabalik egongo da, bai ikerketa edo ikasketa helburua dutenentzat baita jakimina hutsa duenarentzat ere.

TOPICeko dokumentazio fondoa mundu osoko txotxongilo ikuskizunen 2.000 bideo eta DVDko ondare batekin jaiotzen da; 1.800 kartel, 75.000 argazki, 2.500 konpainia baino gehiagoren literatur dokumentazioa eta 1.300 aletako arte arlo honetan espezializatutako liburutegi bat. Dokumentazio guzti hau digitalizatzen ari dira eta Web gune honen bitartez sarean eskura egongo da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetza eta laguntzari esker. Noski egileen eskubideengandik, e.a.-engandik sortutako eragozpenak izan ezik.

Era berean, unibertsitateekin koordinazio eta lankidetza aurreikusia dago kultura, arte, pentsamendua eta eszena munduarekin lotutako karrera desberdinetan lizentziatutako gazteei ikerketa bekak emateko eta arte konplexu honen alderdi ugaritako batean sakontzen anima daitezen.

 > igo

 

 

Formakuntza eta birziklapen profesionala 

Arlo honek ez du formakuntza arautuaren izaera izango, autodidaktismoan bereziki oinarritzen diren ezagutzak dituzten gure artisten produkzioen hobekuntza kualitatiborako tresnak emango ditu ordea edo txotxongiloaren artearen erabilpena hezkuntza, osasuna edo aisialdia bezalako arlotan bultzatzeko.

Birziklapen profesionalari  dagokionez, ikastaroek edo maisuen tailerrek txotxongilo artearen zeharkakotasuna eta arte plas-tikoekin, musikarekin, ahotsarekin, multimediarekin, antzerki teknologiarekin, e.a duen harremana kontuan izango dituzte, dramaturgia, zuzendaritza eszenikoa edo interpretazioa bezalako antzerki gertakizun guztien oinarrizko alderdiak ahaztu gabe. Honetan zein txotxongilo munduarekin erlazionatutako beste alderdietan ere, TOPIC UNIMAren (Txotxongiloaren Nazioarteko Elkartea) proposamenetara eta lankidetzara zabalik dago.

Beste formakuntza maila bat maisuei, aisialdiko espezialistei, animatzaile gizakulturalei, e.a. beraien ekintzetan txotxongilo artea erabiltzeko ezagutzak eta tresnak emateari eskainitakoa izango da.

Noski 8 urtetik gorako neska-mutilei bereziki eskainitako beste maila bat ere egongo da, taldean jolasten, beraien eszenifikazio propioak sortzen, beraien txotxongiloak egiten eta antzerkiaz gozatzen ikasten erakusteko.


> igo


 

 

Ondarearen kontserbazioa

Txotxongiloaren nazioko eta estatuko ondarearen berreskuratze eta kontserbazioan arreta berezia jarriko du Museoak. Artista handiek produzitutako lanak babesteko beharraren aldeko ardura handia dago, galtzea eragozteko; guztion eginbeharra da etorkizunean iraganean gertatutako galera edo espoliazioak saihestea.

TOPICek arte herrikoi honen ondarearen kontserbazioan lagunduko du galtzeko zorian dauden sortzaile bizi zein hildakoen lanen erosketa, ematea edo deposito kontratoaren bidez. 2001etik UNESCOk ondare mota honengatik arduraturik, gizateriaren ahozko eta ukiezinak diren ondareko lanen lehen izendapenaren deialdia egin zuenetik, txotxongilo artearen zenbait adierazpen erek goraipamen hau jaso dute eta TOPICek babes honetan laguntzearen aldeko apustua egiten du.

TOPICeko Museoa bi arloren inguruan antolatuko da:

Erakusketa iraunkor bat, izaera didaktiko edo adierazgarria izango duena, txotxongiloa bere historiaren, kokapen geografikoaren, bere kultur aztarna edo teknika eta kontzepzio desberdinen bitartez erakutsiko da. Modu erakargarri eta elkarreragile batean aurkeztutako txotxongiloaren interpretazio zentro bezala planteatzen den erakusketa bat. Museografia eta diseinua Dani Freixas arkitektoari eskatu zaio.

Aldi baterako erakusketa monografiko espezializatuak. Bigarren espazio honetan, bertako fondotatik edo mailegu edo alokairutatik etorritako aldi baterako erakusketa monografiko espezializatuak aurkeztuko dira. TOPICek dagoeneko badu jabetzan edo deposito moduan bost kontinentetatik datozen teknika desberdinetako mila txotxongilo baino gehiagoko fondo bat.

 

 
 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.