- inicio
- aldiriko erakusketa
aldi baterako erakusketa
Erakusketa iraunkorraz gainera, aldi baterako erakusketen gune bat dauka Topic zentroak; gune horretan, txotxongiloen mundu harrigarriko alderdi jakinei behatzeko leihoak irekitzen ditu, monografikoen bidez. Urtean hiru erakusketa antolatzen ditu zentroak, batez beste..
Maskarak Gelede eta Efe. Martxoaren 3ean zabalduko ditu ateak, eta ekainaaren 10ra arte egongo da ikusgai.

Afrikako maskarak dira, Benin eta Nigeriakoak, eta hauxe dute bereizgarri nagusia: txotxongilo edo panpina artikulatuak dituzte gainean
Tolosan erakusgai jarritako bilduma Ursela Voorhuis holandar bildumari pribatuaren jabetzakoa da. 43 pieza ditu, berdinik gabeak, eta Tolosara ekarri aurretik behin soilik jarri izan dituzte jendaurrean ikusgai: Dordrechteko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian, 2010ean. Nolanahi ere, oraingo hau izango da gelede eta efe maskarak elkarrekin ikusteko aukera. Erakusketa honen bidez, txotxongiloak dituzten maskarak erakutsi nahi zaizkie bisitariei, oso ezohikoak baitira. Martxoaren 3an hasiko da erakusketa, eta ekainaren 10era arte egongo da zabalik.
Mota horietako maskarak buruan jartzen dira, buruko baten modura, eta haren gainean, txotxongilo edo panpina artikulatu batzuk dituzte, askotariko eszenak irudikatzen dituztenak: satirikoak, erlijiosoak, gutxi asko garaikideak, Mendebaldearen eraginpekoak edo eguneroko bizitzakoak. Batzuetan, maskarak gizon edo emakume baten burua besterik ez du irudikatzen, baina, oro har, giza irudien adierazpen konplexuak izaten dira: buruak, gainean zapiak, animaliak eta orotariko tresnak dituztela. Maskara pila dantzatu ohi dituzte, eta askotarikoak dira, halaber, lantzen dituzten gaiak.
Informazio osoa
AURREKO ERAKUSKETAK
Marionetas de Mali
Informazio osoa
China, personajes de la tradición
Informazio osoa
'Indonesia, Wajang Golek'
Informazio osoa
Pampiña bizidunak
Informazio osoa
Colorín
Informazio osoa
Titiriteros de Binéfar
Informazio osoa
Arketal Taldea
Informazio osoa
