Chernobilko haurrek Topic zentroa bisita egingo dute
Ostirala, 2010(e)ko uztaila(r)en 16-(e)an 06:55etan
Guztira 123 lagun –horietako 47, haurrak– joango dira zentrora, 11:00etan. Han, lehenik, museoa bisitatuko dute, eta, gero, txotxongilo tailerretan parte hartzeko aukera izango dute. Tolosako jubilatu elkartuan bazkaldu ondoren, Topic zentora itzuliko dira, eta ‘Tamborecos’ txotxongilo ikuskizunaz gozatuko dute 18:30ean. Obra horretan, kantu tradizionalak, errondak, jolasak, doinuak eta erretolikak uztartu ditu Teatro Comunidad kolonbiar taldeak, bere txotxongiloen eta musikaren bidez.
Haur hauei harrera eskaintzen dieten familiek beren gain hartzen dute mantenuaren gastua, baita adingabea Errusiatik ekartzeko garraioaren gastua ere, eta haurren taldeari sorterritik hona laguntzen dien begiraleen mantenua eta bidaia. Bikarte elkartean lanean diharduten kide guztiek borondatezko lana egiten dute talde horretan, eta diru laguntzak eta familiek berek ematen duten dirua dituzte beren helburuak lantzeko diru iturriak.
Uda honetan, TOPIC zentroko bisita antolatu dute, beste hainbat ekintzarekin batera, eta horixe da gazteen eta harrera familien artean ikusmin gehien sortu dutenetakoa; hori dela-eta, parte-hartze handia espero da egun horretako ekintzetan.
