Txotxongilolarientzat IX Uda Ikastaroa
Asteazkena, 2010(e)ko ekaina(r)en 23-(e)an 07:12etan
Ekainaren 26tik Uztailaren 3ra Topic-enUnima Euskal Herriak eta Unima España Federazioak antolatuta, Topic-en laguntzaz -Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentrua-, uda ikastaro honek txotxongilolarien formakuntza eta birziklapena du xede. Unimatik funtsezkotzat jotzen da formakuntza hau, gure herrian txotxongilolaritzan aditueen gehiengoa autodidakta dela kontutan hartzen badugu, eta ez dela Espaina osoan txotxongiloaritza artearen beharrak aintzat hartzen dituen hezkuntza formalik, beste hainbat herrialdetan gertatzen den bezela.
Beraz, 2002.en urtean jaiotako udako eskola honek , urtetik urtera izan duen finkapena eta hedakuntzari esker, eremu honen eredu izan nahi du, txotxongilolaritza arteak osatzen dituen diziplina ezberdinen kalitatezko irakaskuntza bat eskeiniz.
Aurtengoan eskola bi ikastaro ezberdinetan banatutako 56 ordukoa izango da, 42 ordu telebistarako panpinen manipulatzearen inguruko eta Manuel Romanek eskeinitako ikastaroan, eta 14 ordu Pablo Bladorrek eskeiniko duen ahots tailerraren inguruan. Bi konferentzia izango dira baitere, lehena topic proiektuaren inguruan Idoya Otegui eta Miguel Arrecheren eskutik, Tolosako naziarteko txotxongilo zentruaren zuzendariak direnak. Bigarrena Margareta Niculescuk eman eta “Bizitza osoa txotxongiloei eskeinia” izena izango du.
Eskolako ikasleek Topic-eko museora bisita gidatu bat egingo dute.Era berean heldu eta famili ikuslegoarentzat programatutako bi emanaldi egongo dira. Gorgorito Sari banaketa, gala faria eta haurrei begirako txotxongilo baten eraikitze tailer bat dira programatutako beste zenbait ekintza.
Oraindik bada izena emateriek eta beraz, interesa izan ezgero eta informazio gehiago eduki nahi izanez gero deitu Topic-era, 943 650414 telefonora.
