39. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia

azaroaren 20tik 28ra ospatuko da

Gaur aurkeztu da TOPICen Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren 39. edizioa. Datorren larunbatean, azaroak 20, hasiko da eta 28an amaituko da.

Guztira ikuskizun pila bat ikus ditzakegu: 8 familia-ikuskizun, 6 helduentzako eta 5 kale-ikuskizun. Gainera, V. udazkeneko eskola berriz ere ospatuko da, elkarrizketak artistekin berreskuratuko ditugu eta baita omenaldiak ere.

 

Aurten, berritasun gisa, nazioarteko jardunaldiak izango ditugu, izenburu honekin: “Europan ematen den txotxongilolariaren prestakuntzari eta profesionalizazioari buruzko gogoetak”. Hiru erakusketa inauguratuko ditugu, horietako bi puntualak eta Jaialdiari lotuak, eta hirugarrena TOPICeko aldi baterako erakusketa. Azken horrek “Paperezko antzerkia” du izenburua, eta aldizkako aretoan egongo da 2022ko maiatzera arte. Beste bietatik, batean Tolosako dendetako erakusleihoetan txotxongilo ezberdinak egongo dira ikusgai, Titirijaik irauten duen bitartean eta bestea, anbigun ikusi ahal izango da, biniloko diskak eta txotxongiloak bateratuz.


Ikusi egitaraua hemen
Topic Plus
Sarrera salmenta



 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.