Ikuskizuna eta tailerra larunbat honetan topic-en

Larunbat honetan, 18:30ean

Larunbat honetan, azaroaren 13an, Topic-en ikuskizuna gehi tailerraren formula errepikatuko da, arrakasta handia izaten ari baita. Ikuskizuna 18:30ean izango da eta aurretik, 17:30ean, familientzako tailer bat egongo da. Bertan, hainbat belaunaldik parte hartu ahal izango dute: aitona-amonek, osaba-izebek, gurasoek eta haurrek, jakina.

Ikuskizunaren izenburua “Hari batetik zintzilik” da, hitzik gabea izango da, familia osoari zuzenduta.


Soiltasunez eta poesiaz blai eginda datorren ikuskizuna. Ikuskizunak eragiten dizu, txotxongiloak mugitu eta dibertitu egiten dira, bizirik daude, hau da, gai dira emozioak helarazteko.

Usedomeko Kleinkunstfestival jaialdian (Alemania, 2017), ikuskizun onenaren saria jaso zuen. Berdin Arezzoko "Briciole di Fiabe" (Italia, 2018) eta Florentziako “In Fonte veritas" jaialdietan. Edozein adinetako ikusleentzat egiten dute lan: "Haurrak oso gustuko ditugu, helduei amesten laguntzen diete gainera".


Ikuskizuna ikusteko, erosi sarrerak www.topictolosa.com helbidean

Tailerrean parte hartzeko, eman izena 943650414 telefono-zenbakira deituta.

Hauek dira prezioak (ikuskizuna + tailerra):
Haurrentzako sarrera 8€
Haurrentzako sarrera murriztua: 7 €
Helduen sarrera: 10 €
Helduentzako sarrera murriztua: 8 €
Topic Plus
Sarrera salmenta



 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.