Bisita gidatu antzeztuak haurrentzat

Beste denboraldi batez eskainiko ditugu gure Zentroan

Larunbat honetan, urriaren 2an, 11:30ean euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz, haurrentzako bisita gidatu antzeztuak itzuliko dira TOPICera. Ekimen honek urte batzuk daramatza arrakastaz gauzatzen eta beraz, zentroak programatzen jarraitzen du. Zentzu handia duela uste dugu jarduera horrek, batez ere kontuan hartuta TOPIC antzerki-diziplina artistiko bati eskainia dagoela.  

Bisitariei esperientzia ahaztezina izateko aukera eskainiko zaie, Txotxongiloen Etxean barrena egingo dugun bisita gidatu antzeztuaren bitartez, museoko txokoak ezagutzeko.

Bisitak hileko lehen larunbatean egingo dira: 11:30ean euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz, eta ordubeteko iraupena izango dute. Izena emateko, aldez aurretik gurekin harremanetan jarri behar zarete: telefonoz 943 650 414 edota e-mailez cit@cittolosa.com. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du gutxienez eta 10ekoa gehienez. Prezioa pertsonako: 10€ helduek /8€ 12 urte arteko haurrek.

Topic Plus
Sarrera salmenta



 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.