“Panpina Bizidunak”, erakusketa berria Topic zentroan



Topic zentroan, 2010eko ekainaren 18tik irailaren 23ra

Erakusketa hau Muñecos Animados enpresak 30 urteko ibilbidean egindako lan nagusien atzera begirakoa da. Antzerki, zinema, telebista eta publizitaterako hainbat pertsonaia sortu ditu enpresak bere jarduna hasi zuenetik, eta zeregin horretan oinarritutako 65 piezako bilduma eta ikus-entzunezko 6 muntaia jarriko dira ikusgai Tolosan.
Erakusketarako hautatutako lan gehienak garai berrienekoak dira, ikus-entzunezkoen sektorerako lanak nagusitu diren garaikoak alegia. “Gomaespuma” (Telecinco 1994) eta “Los Patata” (Telemadrid, Canal Sur, Canal Castilla la Mancha 2008) saioetarako pertsonaiak, “Mortadelo y Filemón” (2001) filmekoak edo “Los Lunnis” (TVE) panpinak daude horien artean, baita hain ezagunak ez diren baina plastika berritzaileagatik eta garapen teknikoagatik era berean interesgarri diren beste hainbat ere. Erakusketaren osagarri, bideoak proiektatuko dira, emanaldienak, eraikuntza prozesuenak eta animazio teknikenak.


Topic zentroaren erakusketa honek, irailaren 23ra bitartean zabalik izango denak, azken garaiko lanak ditu ardatz, sormen lana bereziki ikus-entzunezkoen sektorera bideratu den garaiko emaitzak. Manuel Román Muñecos Animados enpresaren arduradun eta panpinen sorkuntzan adituak (haren panpina asko telebistako eta zinemako pantailetan agertu dira) bereziki nabarmendu du esparru horretan Jim Hensonek (muppeten sortzaileak) egindako ekarpena: “Bide berri bat zabaldu zuen aurreko mendearen amaieran, eta harrezkero panpinak ezinbesteko komunikatzaile gisa ageri dira telebista kate askotan. Txotxongilolari zenbaitek haren ildoari jarraitu diogu eta panpinaren eta kameraren arteko erlazioan eta denbora errealeko animazioan sakondu dugu. Horixe da, hain zuzen, jendaurrean erakutsi nahi dugun sorkuntza prozesua: panpina, pieza bizigabe gisa, eta telebista pantailako erretaula berri horretan ematen zaion bizitza. Panpinak egiteko nahiz animatzeko erabiltzen diren teknikak hizkuntza horri lotuak dira eta horiek bereizten gaituzte sortzaile gisa”.
Telebistako hainbat saio ahaztezinetako protagonistak ikus daitezke erakusketan. Panpinen, marioneten edo txotxongiloen eta telebistaren arteko erlazioak, zeinak baititu bere arau bereziak. “Zergatik erakartzen gaitu panpina batek, pantailan agertzen denean?”, galdetzen dute Muñecos Animados etxeko kideek. Eta erantzun hauxe ematen dute: “Uste okerra da panpina pantailan antzezle baten modura arituko dela pentsatzea, ezinezkoa baita. Haren keinu hizkuntza ez da errealista; espresionista, baizik. Panpinak antzezle ezin okerragoak dira. Ez dakite gauzei ongi heltzen, ez dakite oinez, ez esertzen, ez jaten, ez edaten. Ekintzak egin ditzaten, behin eta berriz entrenatu behar ditugu txotxongilolariok, mugimendu sinesgarri samarrak eta ulergarriak egin ditzaten lortzeko, edo, gutxienez, ikusleek guk nahi ez dugun horri errepara ez diezaioten lortzeko.
Zertan datza, orduan, panpinen indarra? “Panpinak kameraren aurrean duen boterearen oinarria ez dira haren ekintzak; haren erreakzioak, baizik. Begien bistan duen pertsonaia horrek inguruan gertatzen dena sentitzen eta horrekiko erreakzionatzen duen heinean bizitza edukitzeak ikusleari sortzen dion zirrara”. Eta hori guztia, telebistan, Románen iritziz “oso krudela” den ingurune batean, “ikusleak ez baitu ezer ordaindu zu ikustearen truke eta ez baitu zurekin gelditzeko inolako beharrik. Aldagailu automatikoari sakatu eta beste norabait alde egiteko erabakian eragin gehien duten faktoreetako bat zalantza da, ikusten ari den hori ez ulertzea. Kontuan hartu beharra dago pantailan egiten dugun proposamena ezohikoa dela, ez dela ikus-entzuleak ikusten ohituta dauden hori. Ikuslearen aurrean agertzen zaren lehenengo segundoak funtsezkoak dira, oso denbora gutxi daukagu erakartzeko eta limurtzeko. Beraz, arreta gal ez dezan lortu behar dugu, gu ulertzeko ahalegin berezirik egitera behartu gabe; ez dio bere buruari galderarik egin behar, normaltasunez hartu behar gaitu”.
Topic zentroaren aldi baterako erakusketa hau azaroan zentroak ateak zabaldu zituenetik antolatutako hirugarrena da, eta Románek zuzendari artistiko gisa jardun duen taldeen ibilbidearen berri emango du: Román y Cía (1995 – 2002), Érase Producciones (2003 – 2005), Pets Entertainment (2006 – 2009) eta Muñecos animados (2006 – 2009), zinemarako, antzerkirako eta telebistarako panpinen diseinuan, eraikuntzan eta animazioan espezializatutako enpresak, guztiak ere. “Erakusketa hau panpina animatuekiko zaletasuna kutsatu diedan horientzako omenaldi bat da”, azaldu du Manuel Románek. Bere karreran “Los Lunnis”, “Los Patata”, “7 Pets”, “Cuorelandia”, “El circo de TVE” eta “La cocina de Baldo” sortu ditu, besteak beste. Telebistako hainbat saiotan parte hartu du –“La aventura del saber”, “El conciertazo”…–, baita film askotan ere, hala nola, “El milagro de P. Tinto”, “Noviembre”, “Di que sí” eta “La gran aventura de Mortadelo y Filemón”, Javier Fesserrena, zeinarentzat egin baitzituen 25 panpina eta Mortadeloren jantzien diseinua.

Horarios:
Hasta el 30 de junio
De lunes a viernes: 11.00 a 13.00 horas y de 17.00 a 19.00 h
Fines de semana y festivos: 12.00 a 14.00h. y de 17.00 a 20.00 h.
Desde el 1 de julio
De lunes a viernes: 11.00 a 13.00 horas y de 17.00 a 20.00 h

Precios:
Menores de 2 años gratuito
Niñ@s (2 a 12 años): 2 €
Adultos: 3 €
Tarifa Reducida: 2 €
La entrada da también derecho a visitar el museo del Topic.
Teléfono de contacto: 943650414

 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.