Lunnis panpinen sortzaileak tailerra gidatuko du Topic zentroan, uztailaren 2an eta 3an


 

Manuel Román Tolosara etorriko da, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako tailer batean parte hartzera. Tailer horretan, pertsonaiak sortzeko oinarrizko arauak irakatsiko dizkie haurrei, eta ikasleek aukera izango dute bideo kamera arruntez grabatzeko panpinen istorioen sorkuntzan trebatzeko. Tailerreko parte-hartzaileek kameraren aurrean erabiltzeko panpina bat sortuko dute, galtzerdi batekin. Era berean, argumentu txiki bat ere asmatu eta grabatuko dute.

 

 


 Román aditua da panpinak egiten, eta bere sorkuntza lan asko eta asko telebistako eta zinemako pantailetan agertu ohi dira. La Deliciosa Royala txotxongilo eta antzerki garaikideko konpainia ospetsuko kidea izan zen. Eta gaur egun, Román y Cía izenez ezaguna den Muñecos Animados taldearen zuzendari artistikoa da. Bere ibilbide oparoan, aipatzekoak dira honako lan hauek, besteak beste: “Los Lunnis”, “Los Patata”, “7 Pets”, “Cuorelandia”, “El circo de TVE”, “La cocina de Baldo”. Telebistako hainbat saiotan parte hartu du, hala nola, “La aventura del saber” eta “El conciertazo” saioetan, baita film ugaritan ere (“El milagro de P. Tinto”, “Noviembre”, “Di que sí”); Javier Fesserren “La gran aventura de Mortadelo y Filemón” filmerako Mortadeloren 25 panpina eta haren jantzien diseinua egiten zituen.

Uztailaren 2an eta 3an, 11:30etik 13:00etara
90 minutuko tailerra, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat
Prezioa: 15 euro
 
TOPIC zentroko izen-emateei eta jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, deitu telefono zenbaki honetara: 943 650 414


 

albisteak