L'Home Dibuixat konpainiak "Zapata Berriak" antzezlana aurkeztuko du
Astelehena, 2021(e)ko urtarrila(r)en 25-(e)an 11:15etan
Larunbat honetan 18:30ean
Haur batek zapatak estreinatuko ditu eta errekara joango da merendatzera. Errekara bidean, inguratzen duen munduaz ohartuko da: kaleak, etxeak, paisaiak, pertsonak eta animaliak. Bere zapatek esperientziak pilatuko dituzte eta bera, pixkana-pixkana, hazi egingo da. Zapaten neurria, ikuskizunean igaroko diren urteetan bidaide izango dugu. Neurriak oina neurtzen du, baina baita adina, bizipenak eta bizitzatik ibiltzeko moduak ere. Egunak, urteak eta zapaten kaxak igaroko dira: txikiak, ertainak, handiak…
Zapata Berriak ikuskizunak FETEN 2019 saria jaso du, formatu txikiko ikuskizun onenagatik; Lleidako Fira de Titelles-en 2019 Drac d’Or, eszenografia onenagatik; Omsk-eko (Errusia) Arlekin Jaialdiko profesionalen saria, eta haurrentzako ikuskizun onenaren Max saria 2020.
Ikuskizuna: Zapata berriak
Zuzendaritza: Jordi Palet
Sortzailea: Jordi Palet
Antzezlea: Tian Gombau
Musika: Oscar Roig
Teknika: teatro de objetos
Hizkuntza: euskera
Iraupena: 30’
Publikoa: familiarra 3 urtetik gora