Aldi baterako erakusketa berria Topic-en

Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik

TOPICek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du, “Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzako etorkizun amankomun bat sinestuz eta sortuz” izenburupean. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. Urteurrenaren harira 1979an argitaratu zena. Garai hartan, gaur bezala, UNIMA atzera begira zegoen, jatorrira, eta zer bide jarraitu behar zuen pentsatzen zuen.

 

Erakusketa hain da zabala non aldi baterako erakusketen areto osoa eta Anbigu osoa hartzen baititu. Guztira, teknika desberdinetako 75 txotxongilo erakutsiko dira, hasierako sortzaile, eraberritzaile eta UNIMAko txotxongilolari ospetsuenetako batzuenak. Nazioarteko UNIMAren historiari eta erakusketako piezei buruzko informazio zehatzaz gain, sei ikus-entzunezko (kaleidoskopio bat, besteak beste) ikus ahal izango dira, erakusketa osatzen eta aberasten dutenak. Nabarmentzekoa da, halaber, erakundearen eta munduko biltzarren jatorrizko kartel-bilduma, 1969tik.

7000 kidek baino gehiagok osatzen dute UNIMA. Txotxongiloaren eta giza balioen defendatzaile sutsuak dira eta historiako antzerki-elkarterik zaharrena da. Erakusketak agerian uzten du zentro nazionalak zein herrialdetan dituen, kultura askotako txotxongiloak babesten laguntzen dutenak eta bertako txotxongilo eta artistei beren helburuak lortzen laguntzen dietenak.

Tolosan egon ondoren, erakusketa Italiara eta Portugalera joango da, nahiz eta egoera pandemikoa dela eta, oraingoz ez dagoen data jakinik.

Topic Plus
Sarrera salmenta



 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.