Urteko azken egoitza artistikoa Topic-en

“DéraciNés”, mahaiko eta itzaleko txotxongiloen lan bat 

Alas negras konpainia izan da 2020an Topic-en sorkuntza-egoitza bat egin duen azkena. Konpainia hau Daniel Blanderrek eta Elsa Gire Péchayre-k sortu zuten Buenos Airesen (Argentina) eta 2016. urtean Okzitaniara (Frantzia) joan zen. Bere ikuskizunak, batez ere, txotxongilo-lanak dira, arte eszeniko desberdinak bateratzen dituztenak, hala nola dantza, antzerkia, malabareak edo maskarak.


“Topic-en, abenduaren 15etik 23ra, aurrera egin genuen “DéraciNés” (Deserrotzeak) lanaren sorkuntza-prozesuan. Egoitza honetan, batez ere, Avignongo azken lan-etapan jarri genituen eszenak leundu ditugu, eta aurrera egin dugu oso eszena desberdinen oinarriak egonkortuz”, esan du egoitzako parte-hartzaileetako batek.

DéraciNés mahaiko eta itzalezko txotxongiloen lana da. Herri autoktonoak deserrotzearen ondorio batzuk erakusten dizkigu istorio honek, batez ere nerabeengan izan dezakeen eragina. Eszenografiaren parte diren mahaiak obraren espazio eszenikoan eraldatu eta mugitu egiten dira, dramaturgiaren zerbitzurako. Itzalek pertsonaien subkontzientera, oroitzapenetara eta emozioetara eramango dituzte ikusleak”.

Joan den hilabetean, Madrilgo Tartana Teatroak antolatutako Pendiente de un Hilo Jaialdiko Sustapen Plataforman parte hartu zuen konpainiak. “DéraciNés” ikuskizuna 2021erako aukeratu zuten eta obra jaialdi horretan estreinatuko da. Topic, obraren ekoizlea izanik, berain antzezleku bihurtuko da baira ere, nahiz eta oraindik data zehazteko dagoen.

Topic Plus
Sarrera salmenta



 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.