Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak

Urriaren 24an eta 31n bisita gidatuak egingo dira

Aurten ere TOPICek bat egin du Europako ospakizun horrekin. "Kontaiguzu ondarea! Ondarea eta Hezkuntza" esloganarekin, Ondareari buruzko Europako Jardunaldiek, inoiz baino gehiago, jasotzen dugun herentzia horretaz gozatzera, inguratzen gaituena ezagutzera gonbidatzen gaituzte, nor garen adierazten baitigu. Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespean, TOPIC-ek bi jarduera antolatu ditu. 
 

Lehena hilaren 24an izango da, familientzat, doakoa eta aldez aurretik izena emanda. Bisita gidatua da, eta haurrak dira benetako protagonistak. 10 urtetan zehar milaka ume eta gazte txotxongilo museo honetatik pasa dira eta txotxongilo, istorio, antzerkia, museo eta abarri buruz asko ikasi dute. Ba, orain TOPIC museoak beraiei galdetuko die museoa nola ikusten duten, beraien ikuspuntutik konta diezaguten, helduei edo beste ume batzuei azaltzeko beraien ustez ze berezitasunak dituzten museoko txotxongiloek, nola erakusten ditugun, argia nola dagoen jarrita…

 

Beste jarduera urriaren 31n egingo da, 11:00etan eta 17:00etan, aukeratutako hizkuntzaren arabera (gaztelania, euskara, ingelesa). Jende guztiarentzat zuzendua egongo da, aldez aurretik eta doan izena emanda. Kasu horretan, “Formosako txotxongiloak” erakusketara bisita gidatua egingo da. Egun horretan bertan itxiko da erakusketa, TOPICeko aldi baterako aretoan hilabete batzuk eman ondoren.

 

Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak egiten diren bitartean, "Ondarea" argazki-lehiaketa antolatu da klik batean, Aldundiak antolatutako jardueren artean. OEJ jarduerei buruzko Facebook eta Instagram sare sozialetan partekatutako argazkirik onena sarituko du lehiaketak, gordailura bisita esklusiboa eginez.

#KontaiguzuOndarea #OndarearenEuropakoJardunaldiak 


Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.