Zipit konpainiak 'Jai marinela' aurkeztuko du
Asteazkena, 2020(e)ko uztaila(r)en 15-(e)an 16:27etan
Euskal Herria plazan, 19:00tan
Larunbat honetan, uztailaren 18an, 19:00etan, Euskal Herria Plazan, Zipit konpainiaren "Jai marinela" txotxongilo-lana ikusi ahal izango dugu. Hitzik gabeko ikuskizuna da, 50 minutukoa, familientzako. Oraingo honetan Tolosako Udala da babeslea. Hori dela eta, gonbidapenak Kultur Etxean jaso behar dira, 10:00etatik 13:00etara, agortu arte (pertsona bakoitzeko gehienez 2 gonbidapen eskuratu ahal izango dira).