Lehen sormen egoitza Topic-en, konfinamenduaren ondoren

Xake produkzioak “Fadoak entzuten zituen gizona” antzezlanarekin

Xake antzerki-konpainiak amaiera eman dio Tolosako Topic-eko sorkuntza-egoitzaren lehen faseari. Konfinamenduaren ondoren txotxongiloaren nazioarteko zentroan egiten den mota horretako lehen egoitza da.

Oraingoan, konpainia “Fadoak entzuten zuen gizona” lana prestatzen ari da, eta irailaren 18an estreinatuko da Tolosako Leidor antzokian.

Eszenatokian Iñigo Aranbarri, Ane Gabarain eta Kepa Errasti aktoreak. Zuzendaritza Getari Etxegarai da eta zuzendariordetzan Xabier Ormazabal. Antzezlanaren egilea Txarli Andrade da.

Egoitzak hiru fase izanen ditu. Lehena, Topic-en egin dena, testuaren zirriborro txiki bat egitea zuen helburu, eszenografia iristen denean eszenak zehatzago zuzentzen hasteko. Aldi berean, Eider Ibarrondo eta Isabel Acosta, eszenografiaren diseinatzaileak, bigarren egoitzan eszenografiarekin entseatzeko prestatzen ari dira.

Uztailaren 6tik 14ra Miarritzera joango dira, Théâtre des Chimères konpainiaren espaziora. Eta irailaren 1ean hirugarren sorkuntza-egoitzari helduko diote, berriz ere Topic-en. Bertan, argiztapen eta soinu teknikariak sartuko dira, eta antzezlanaren altxaera egingo dute, hau da, antzezlana bizirik egoteko behar den guztia prestatuko dute.

Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.