Museoko pertsonaiei bisita gidatua

Ezagutu txotxongilo bat egunero

Beno, neska-mutilok, abentura birtual honen amaierara iritsi gara. Etzi TOPICen izango gara!!! Ez dakizue nolako gogoa dudan zuek gu bisitatzera etortzeko, ez baita gauza bera pantaila hauen bidez harremanetan egotea. Aurrez aurre ikustea hobe, ezta? Beno, azken egun honetarako oso lagun berezia utzi dut, hain berezia denetan lehena dela, denetan, bai-bai, de-ne-tan…
Imajinatzen dut dagoeneko badakizuela TOPIC bere 10. urteurrena ospatzen ari dela, baina haren historia askoz lehenago hasi zela, duela 35 bat urte hasi zen... TOPICek Titirijai Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian du jatorria. 38. edizioa aurten egingo da. Bada, aurreko egunean ere kontatu nizuen bezala, duela 35 urte, Miguelek eta Idoyak pentsatu zuten zergatik ikusten ziren txotxongiloak Titirijai jaialdian bakarrik? eta Zentro hau, Museo hau, TOPIC imajinatzen hasi ziren. Kontua da asko kostatu zela beste jende batek ere proiektuan sinestea. Baina orain ez da istorio hau, Printze Txikiarena baizik, nahiz eta TOPICerako txotxongilo hau zein garrantzitsua den jakiteko, istorio hau ezagutu behar den. Bada, gure adiskidea antolatu zen lehen Titirijaiko lehen ikuskizunaren protagonista izan zen, eta Tolosako Ekinbide Etxeari eman zitzaion lehen txotxongiloa ere izan zen, etorkizuneko TOPIC, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Museoaren germena izan zena. Horregatik Printze Txiki hau hain berezia da TOPIC Museoarentzat eta horregatik nahi genuen hura izatea abentura hau itxiko zuena. Bisitatzera etortzen zaretenean, seguru beste begi batzuekin begiratuko diozuela, ezta?
Beno, lagunok, gogoratu: etzi, ekainak 2, berriro irekiko ditugu ateak eta besoak ondo irekita izango ditugu. Eneee zuek ikusteko irrikan nago eta… gogoratu maskara ekarri behar duzuela!!
Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.