Museoko pertsonaiei bisita gidatua

Ezagutu txotxongilo bat egunero

Kaixo guztioi! Oso pozik nago, alkar ikusteko ez baita ezer geratzen. Datorren asteartean, ekainaren 2an, etxe honetako ateak berriro irekiko ditugu eta arau batzuk aldatu behar izan ditugu zuekin egoteko. Horietako bat da musukoarekin bisitatu beharko gaituzuela; beraz, ikusiko dugu zein eder eta xarmant zaudeten musukoarekin. Ahhh eta beste gauza bat, ezin izango gaituzue ukitu! Baina beti egongo da etxe honetan lan egiten duen norbait, guri buruz hitz egin ahal izango dizuna, gure istorioak...

Atzo, gaur zein aurkeztuko nizuen pentsatzen ari nintzela, hemen bertan, TOPICen sortu den norbait aurkeztea bururatu zitzaidan. Siamdar bikote bat dira, mahaiko txotxongiloak, zentro honetako tailer batean jaio zirenak. Haren egilea Mexikoko titiriteroa da. Duela 8 urte etorri zen, mundu osoko txotxongilolari askorekin batera, Zentro honek antolatzen dituen tailer batzuetan parte hartzera eta gero, hain ondo pasa zuen, utzi egin zizkigula gure mundu honetan geratzeko. Bihar arte!
Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.