Topic-ek bere ateak zabalduko ditu
Asteazkena, 2020(e)ko maiatza(r)en 27-(e)an 15:31etan
Bisita gaitzazu ekainaren 2tik aurrera
Ekainaren 2an, asteartean, Topic-ek ateak irekiko ditu berriro Covid-19ak sortutako nahitaezko konfinamenduaren ondotik. Ondorengo ordutegia izango du: Lanegunetan, 15:30-19:00 eta asteburu eta jaiegunetan, 10:30-14:00/15:30-19:00.
Gogorarazten dizuegu, bisitaz segurtasunez gozatu ahal izateko, arauzko distantzia mantendu behar dela eta ez direla txotxongiloak edo bestelako ageriko elementuak ukitu behar. Gainera, musukoa edo maskara erabiltzea ezinbestekoa izango da. Debekatuta dago igogailua erabiltzea, guztiz beharrezkoak diren kasuetan izan ezik. Zalantzarik izanez gero, TOPICeko langileei kontsulta egin.
Bisitak ordubete iraungo du eta Museoko lantaldeko kide baten gida izango du. Erreserba egiteko, deitu 943/650414 edo idatzi cit@cittolosa.com helbidera.