Museoko pertsonaiei bisita gidatua

Ezagutu txotxongilo bat egunero

Kaixo lagunok! Kolorin naiz eta badira urte batzuk TOPICeko Tolosako Txotxongiloen Etxe zoragarri honen bilduman sartu nintzela, eta Marionaren lagun egin nintzela. Hona nola iritsi nintzen kontatzea nahi duzue? Kontua da, Museoa inauguratu zenetik, jende askok iritzia eta iradokizunak uzten dituzuen orri horietan faltan botatzen ninduzuela zioten mezuak utzi zituela. Ene bada! Beraz, museoko zuzendariak (orduan bi ziren, Miguel eta Idoya) nire bila hasi ziren… eta Conchita Momeñe amarekin (ama) topo egin zuten.

Badakizue zergatik botatzen ninduten faltan? Izan ere, urte askotan, ni udararo etortzen nintzen Euskal Herriko herrietako plazetan jardutera eta jendea nirekin gogoratzen zen. Ba, beno, amari esan ziotenean TOPIC Museorako Kolorin bat nahi zutela, oso pozik jarri zen, denbora zeramalako pentsatzen zer egin txotxongiloekin, dekoratuekin, antzokiekin, gidoiekin…, ikuskizunetako material guztiarekin. Beraz, Miguelen eta Idoyaren deia jaso zuenean, Museorako Kolorin bat nahi zutela esanez… Conchitak bilduma osoa eman zien, baita gordeta zituen ikuskizunetako material guztiaere eta orain TOPICeko Museoaren fondoen parte dira. Conchita Madrilen bizi da, baina urtero, oporretan Donostiara etortzen denean, TOPICera etortzen da bisitan eta asko maite dituen lagun guztiekin egotera. Beno, hau da nire istorioa… gustatu zaizue? Ahhhh ia ahaztu zait, eskularru-txotxongiloa naiz, baina ez dizuet kontatuko zer den, dagoeneko badakizue-eta zer den. Musu bat guztiontzat.
Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.