Museoko pertsonaiei bisita gidatua

Conoce una marioneta cada día

Kaixo berriro! gaur, “Ardoaren eta urdaiaren jai gizenak” izeneko txotxongilo-lan bateko pertsonaia batekin nator, 1977an estreinatu zena, hau da, duela 42 urte. Ama Zelestina du izena eta Madrilgo Teatro de la “A” txotxongilo konpainiakoa izan zen, baita Alberto Urdiales ilustratzaile eta txotxongilolari handiarena ere. Duela 6 urte etorri zen Tolosara eta hemen geratu zen, konturatu zelako herri honi ere asko gustatzen zaiola festa.

Txotxongilo handi bat da, marotte bat edo azpian duen makila handi batekin manipulatzen den horietakoa. Gertatzen dena da daukan gona edo miriñakiarekin ez dela ikusten. Beno, bihartik aurrera badakizue ordu gehiago izango dituzuela kalera ateratzeko, goza ezazue!
Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.