Museoko pertsonaiei bisita gidatua

Ezagutu txotxongilo bat egunero

Aupa txapeldunak! Nola doa hori? Egunero pixka bat hobeto, seguru. Gaur, guztiok ezagutzen dituzuen hiru lagun ekarriko dizkizuet hona, zuen aita-amak bezalaxe: Txirri, Mirri eta Txiribiton. Ez zenekiten gurekin bizi zirela? Bai, bai, hainbeste telebistaz nekatu ziren eta atseden urte batzuk behar zituztela erabaki zuten eta hemen daude, ganberroarena egiten etxe honetan.
A! eta badakizue beste sekretu bat?, badakizue nork eraiki zituen?, bada, etxe honetan lan egiten duen neska oso atsegin batek. Bai, bai, Karmele du izena, eta seguru hemen Topic-en ere ikusi izan duzuela. Karmelek diseinatzen ditu egiten dituzuen tailerrak eta orain hemendik gutxira egingo dituzuen berriak prestatzen ari da, gutxiago falta baita gu bisitatzera etortzeko! Nire lagun pailazoengana itzuliz, aho-handi txotxongiloak dira, hau da, mugitzeko eskua ahora sartu behar duzu, Los Lunnis edo Barrio Sésamoko txotxongiloak bezala baina haiek ez bezala, hauek hankak dituzte. Ezagutzen zenituztela! Oso xelebreak dira eta beti pozik daude, a ze gustua! Bihar arte denei
Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.