Museoko pertsonaiei bisita gidatua

Ezagutu txotxongilo bat egunero

Kaixo lagunok! Zer moduz doa egun eguzkitsu hau? Egia esan, gaur oso pozik nago atzo jai handia egin genuelako museoan. Museoen Nazioarteko Eguna izan zen! Gure eguna! Azkenean, ekainean etxe honetako ateak zabalduko ditugu, baina ez nahi genukeen denbora guztia, gu ere pausoz pauso joan behar baitugu.

Gaur txotxongiloen etxe honetako beste lagun handi bat aurkeztu nahi dizuet. Bera ere printzesa da. Zenbat errege eta printzesa ditugu hemen, ezta! Bada, bai. Dadi Pudumjee gure lagun onenetako baten eskutik etorri zen Indiatik eta txotxongilo oso handia da, jendea bizi den txotxongilo erraldoia baita. “The Flowering Tree” txotxongilo-operan parte hartu zuen, Parisko Chatelet antzerkiaren enkargu batean. Gustatuko zaizue, seguru! Besarkada handi bat!
Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.