Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen

Gaur, egoera oso bestelako batean, Topic-ek ospakizun honekin bat egin nahi du


Kaixo TOPICen lagun maiteok: aurten Museoen Nazioarteko Eguna oso modu “berezian” ospatu behar dugu. Prestatzen hasi ginenetik gauzak asko aldatu dira, egun honek hamargarren urteurreneko festetako plater nagusietako bat izan behar baitzen. Hainbat lankidetza izan behar genituen programa benetan interesgarri bat egiteko, baina ezin izan da... datorren urtean indar eta gogo handiagoz prestatu ahal izango dugula espero dugu.

 

Hala eta guztiz ere, eta behar den moduan, gaur ospakizun hau izango dugu gurekin eta ekainaren 1ean, museora etortzeko aukera izango duzue. Bien bitartean, “Formosako Txotxongilo Antzerkia” aldi baterako erakusketara oraindik bisita birtuala egin ez duzuenoi, gaur erakusketa ikusteko inoiz baino aproposagoa dela esan nahi dizuegu.



Topic-erako egun hain berezi honetan ere, txikienen lekukotasunekin kontatu nahi izan dugu, Museoko bere txoko gogokoenaz hitz egiten diguten haur batzuk erakutsiz. 



Prestatu dizueguna gustukoa izango duzuela espero dugu. Baina batez ere ez dezazuen ahaztu hemen jarraitzen dugula, hilabete hauetan zehar egon garen bezala, eta laster, oso laster, gu bisitatzera etor zaitezketela ¡¡¡MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUN ZORIONTSUA!!!!

Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.