Museoko pertsonaiei bisita gidatua

Ezagutu txotxongilo bat egunero

Arratsalde on guztioi! Zer moduz doa igandea? Bihartik aurrera esan didate probintzian pixka bat gehiago mugitu ahal izango zaretela. Batzuk, seguru, beste herri batean bizi diren aitona-amonak edo lehengusuak ikustera joan ahal izango direla! Asko pozten naiz! ikusten duzuenez, pixkanaka dena normaltasunera iristen ari da.
Gaur, triste samar dauden bi txotxongilo aurkeztuko dizkizuet; izan ere, birus horrek giltzapetuta egotera behartzen gaitu eta bere jaioterrian, Kanbodian (Asia), bere lagun txotxongilo eta txotxongilolarien bizitza arriskuan jartzen du. Bi lagun hauek duela 4 urte iritsi ziren Tolosara. Bertako itzal erraldoi tradizionalak dira, behi larruz eginak. Antzerki-mota hori, UNESCOk inoiz ez galtzeko babestu zuena, antzokiak irekitzerik ez zegoenez eta jendea bere etxeetan geratu behar denez, hemen ere gertatzen den bezala, desagertzear dago. Eta gure lagunak oso triste daude. Beren istorioa kontatzeko eskatu didate, lagunak, irakasleak eta antzokiak babestu eta salbatzeko. Ea guztion artean lagundu dezakegun! Mila esker, txapeldunak! Onenak zarete!
Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.