Museoko pertsonaiei bisita gidatua

Ezagutu txotxongilo bat egunero

Kaixo, kaixo, kaixo! Gaur ipuin batekin hasiko gara, beno, hobeto esanda, bi ipuinekin. Asiatik datoz, oso urrutitik eta han denek ezagutzen dituzte; ia buruz ere badakizkite, baina behin eta berriz entzutea izugarri gustatzen zaie. Ramayana eta Mahabharata dira. Bertsoz idatzitako ipuinak dira, poemak eta oso luzeak dira. Pertsonaia mitiko, erlijioso... askoren istorioak kontatzen dituzte. 2008an, hau da, duela 12 urte, Indonesiatik (Asian dagoen herrialdea) etorri ziren Tolosara poema horietako pertsonaia guztiak hagaxka-txotxongilo gisa, edo han esaten duten bezala, wayang golek txotxongilo gisa.
Eta gaur Sita aurkeztuko dizuet, bietako bat, bi olerkietako protagonista. Atentzioa emango dizue janzkera aldetik, bitxi askorekin, urre koloreko tonuekin... baina ia pertsonaia guztiak erregeak, erreginak, printzesak eta abar dira. Niri asko gustatzen zait bere ilea eta orrazkera. Gustatuko litzaidake orrazkera hori egitea nire mototsekin! Beno, dena frogatzea da, ez zaizue iruditzen? Muxu potolo bat guztiontzat.
Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.