Museoko pertsonaiei bisita gidatua

Ezagutu txotxongilo bat egunero

Arratsalde on! Gaur ostirala da, beti asko gustatu izan zaidan eguna, etxe honetan bisitak izaten genituen eta... Azkenean, atzo, azken orduan, zein aurkeztuko nizuen erabaki nuen. Antoñita Calavera du izena, baina batzuek Lola deitzen diote. Duela ez asko Topic-era etorri zen, hiru urte inguru, eta berehala maitemindu ginen bere graziarekin. Hau da hau! Txotxongilo hau Malagako (Andaluzia) El Espejo Negro konpainiako Ángel Calventek, TOPICeko lagun onak, egin zuen. Angelek oso ondo ezagutzen du Tolosa, Titirijai txotxongilo jaialdian behin baino gehiagotan parte hartu duelako eta gainera, behin baino gehiagotan irabazi duelako Haur Epaimahaiaren saria!
Antoñita 1995ean egin zuen “Eulien zirkoa” ikuskizunerako, eta hagaxka-txotxongiloa da, baina oso altua, sevillanaz jantzita, hankak, oinak eta takoidun zapatak ditu takoneatzeko. Gomaespumaz eginda dago, ia txotxongilo guztiak bezala eta sekretu bat kontatuko dizuet... ooooooooooooooso pinpirina da! Bai, bai. Argazkian, Tolosako denda bateko erakusleiho batean ikusi duzue, asko gustatzen zaiolako kalera irtetea eta aukera baldin badago, ikusi eta bere modelotxoa miresteko aprobetxatu. Gaziosa da! Gustatuko zaizuelakoan, bihar arte!
Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.