Museoko pertsonaiei bisita gidatua

Ezagutu txotxongilo bat egunero

Kaixoooo! Hemen nago, etxekoen erdia nire aurka dagoela, oraindik aurkeztu ez dizuedalako. Guztiek ezagutu nahi zaituztete eta jakina, hau gero eta hobeto doala entzuten ari direnez, beldurra ematen die atal honetatik kanpo geratzeak. Nik esan diet Topic irekitzen dugunean ezagutuko zaituztetela, eta pazientzia izan dezatela! Eta horretan ari gara. Beno, gaur printzesa bat aukeratu dut; bai-bai, entzuten duzuen bezala. 2008an etorri zen Tolosara, etxe hau ireki baino urtebete lehenago, Titirijai Jaialdian “Hiru Anaiak eta urrezko sagarra” txotxongilo-lanarekin parte hartzeko.
Gero bere herrialdera itzuli zen berriro, Bulgariara, baina zerbait geratu zitzaion bihotzean, duela hiru urte, 2016. urtean, Plovdiveko Txotxongiloen Antzokiko zuzendariarekin itzuli baitzen, gelditzeko. Metalezko hagaxkadun txotxongiloa da, eta urrezko txanponez eginda dago. Ikusi genuen lehen aldian aho zabalik geratu ginen. Oso neska alaia da, baina, egia esan, batzuetan triste jartzen da (argazkian ikusten duzuen bezala), agian bere herrialdearen falta sumatzen duelako, ez dakigu! Eta abestiren bat edo horrelako zerbait kantatuz animatu behar izaten dugu. Hemen utziko zaituztet. Bihar ez daukat argi nor aurkeztuko dizuedan, eta hauek hain itemati daudenez, azken minutura arte itxarongo dut erabakia hartzeko. Bihar arte!
Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.