Museoko pertsonaiei bisita gidatua

Ezagutu txotxongilo bat egunero

Kaixo guztioi! Gaur superberri bat ekarriko dizuet, ezkontzera goaz!!!!!! Badakizue nor ezkontzen zaigun? Maria Josefa! Amona oso jatorra da, beti ibiltzeko gogoz dagoena eta bizi dugun egoera honetan, poz eta itxaropen ukitu bat ematea erabaki duena. Beraz, zuriz jantzi da, lore-koroa bat jarri du eta hemen zoro moduan gaude, festa prestatzen.

Maria Josefa Granadakoa da eta ez zuen inoiz txotxongilo lanetan parte hartu. Antzerkiari buruz asko daki, Federico García Lorcaren “La Casa de Bernarda Alba” obrako pertsonaietako bat baita eta bide batez, txotxongiloak ere asko gustatzen zitzaizkion. Kasualitatez, “Izaki Lorkianoak” izeneko erakusketa baterako sortu zuen Alejandro Corralek, eta Tolosan egon zen 1987an (urte asko dituela esan dizuet). Beraz, museo honetan, bera etxean bezala sentitzen da eta guztiok oso pozik gaude horrela izan dadin.
Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.