SANA SANA, 1. Nazioarteko Txotxongilo Jardunaldiak

Ximena Bianchi: antzerkia eta txotxongiloak komunitatean


Kaixo! asteazkena dugu gaur eta gutxiago falta zaigu jada!
Eta elkarrekin izaten ari garen indar sendo honen omenez, Argentinako la Boca auzoan aurrera daramaten talde proiektu eder hau erakutsi nahi dizuegu gaurkoan.

Ximena Bianchi: Antzerkia eta talde txotxongilolaritza. Artea eraldaketa sozial eta  komunikazio tresna bezela.

Hizketaldia Catalinas Sur taldearen ingurukoa da, arteak duen eraldaketa indarraz hitzegingo  digutelarik, komunitatetik eta komunitatearentzat, honetarako txotxongiloak, plastika, musika eta  taldekako abesteak erabiliko direlarik.

Ximena Bianchi aktoresa, txotxongilolaria irakaslea eta zuzendaria da. Catalinas Sur taldean eta San Martin txotxongilo eskolan hazitakoa.

Ximena Bianchi Catalinas Sur antzerki taldeko zuzendaritza taldeko kide da, baita arte komisioko kidea ere, eta taldearen proiektu ezberdinetako aholkularia . 1998. urtetik taldea zuzentzen du. Castalejos taldea sortu du baita ere, Kuba, Mexiko, Brasil eta Argentinako lurralde ezberdinetan birak eginaz.

Aktoresa bezela eta 1983.urtetik hona Catalinas Sur taldearen zenbait lanetan parte hartu du, Espainian, Uruguayen, Chilen eta Argentinako zenbait lurraldetako jaialdi eta bira ezberdinetan parte hartuz. Bere azken zuzendaritza lanak 2011ko "Raton de invierno" eta 2013ko "Carpa Quemada" dira.

Catalinas Surreko Arte eta eraldaketa sozila taldeko koordinatzailea da, gobernuko talde eta erakunde sozial ezberdinekin proiektu eta programa ezberdinak garatuz.
2006. urtetik "Al sur" Nazioarteko txotxongilo jaialdiaren zuzendaria da.
Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.