Museoko pertsonaiei bisita gidatua

Ezagutu txotxongilo bat egun bakoitzeko































































Arratsalde on, neska-mutilak! Udaberria eta ordu-aldaketa nola nabaritzen den! A zer kalera irten eta eguzkitan jartzeko gogoa... beno, laster irten ahal izango gara... Bitartean, etxe honetako ateak ireki baino urtebete lehenago Tolosako TOPICen lehorreratu zen lagun pirata bat aurkeztuko dizuet. Seguru asko, berak ere ez zuen argi askorik ikusiko, egunak joan, egunak etorri pirata etsaiei abordaia egiten zien bitartean.
 Eskoziako iparraldeko uharteetatik etorritako hagaxkako txotxongilo bat da, baina mundu osoan zehar bidaiatu du "Simbad Marinela" ren atzetik. Beste pirata lagun batzuekin eta bere kapitainarekin iritsi zen, eta egia esan, ez dute inolako arazorik sortu gurekin bizitzea erabaki zutenetik. Beno txintxo aurpegia duela ikusten zaio! Beno, bihar hemen ikusiko dugu elkar berriro! Zein ondo pasatzen dugun, baietz?
Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.