¿TOPic ezagutzen duten lehenengotako bat izan nahi al duzu?
Asteartea, 2009(e)ko iraila(r)en 15-(e)an 07:12etan
Tolosako Euskal Herria Plazan etorkizuneko “Txotxongiloen Etxeko” instalazioak bisitatzera gonbidatzen zaitugu. Irailaren 18ko eta 26ko eta urriaren 3ko eta 10eko asteburutan ospatuko diren bisitaldi gidatu batzuk antolatu ditugu 12.00etako eta 18.00etako ordutegian.Interesik baldin baduzu, lehenbailehen zure lekua gorde ezazu 943 65 04 14 telefonora deituz (9.00etatik 13.00etara edo 16.00etatik 19.00etara) edo mezu elektroniko bat bidaliz Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera. Eskaerak iristen diren orden berdinean kontuan hartuko ditugu eta bisitaldiak euskaraz zein gazteleraz egingo dira.
Zuen zain gaude!
Informazio gehiago
