Museoko pertsonaiei bisita gidatua

Ezagutu txotxongilo bat egun bakoitzeko


























































Hileko azken eguna da, hilabete berezi samarra, ezta? Beno, goazen gurera: zer moduz, atzoko sorpresa gustatu zitzaizuen? Ez utzi gu jarraitzeari, oso ondo pasatuko duzue. Nik hemen jarraituko dut Topic-eko Museoko lagun berriak aurkezten, asko ditut eta!
Gaurkoan, Indiako elefante bat ekarri dizuet, oso astuna, milaka kilometro egin behar izan dituena Tolosara iristeko. Ba al dakizue non dagoen India?... bada baduzue gaurko aparteko lan bat, herrialde eder hau non dagoen aurkitzea. Itzal-txotxongiloa da hau, animalien larruz egina, normalean behiarena, puntzoi batekin eta pazientzia handiz egiten da larruazala zulatuz, eta poliki-poliki nahi den forma ematen zaio. Bukatzeko koloreztatu egiten da. Zergatik ez duzue probatzen zuen etxeetan horrelako zerbait egitera? Kartoi bat ere erabil dezakezue, baita paper bat ere. Tira, anima zaitezte, ea zer ateratzen zaizuen eta erakutsi! Egun on eta entretenigarri bat izan dezazuela lantxo hauekin!!!
Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.