Museoko pertsonaiei bisita gidatua

Ezagutu txotxongilo bat egun bakoitzeko
















 








¡Kaixo lagunak! Nola daramazue astelehena? gesta-kanta baten (Karel und Elegast) protagonista den txotxongilo bat aurkeztuko dizuet. Eta galdetuko duzue, zer da gesta-kanta bat? Izan ere, duela urte asko idatzi ziren eta zaldun batzuen balentriak kontatzen dituen olerki-kantuak dira. El Cantar del Mío Cid ezagutzen duzue, eskolan ikasi duzue? Bada, antzeko zerbait, baina Anberesetik (Belgika), Der Spiegel txotxongilo-konpainiatik iritsi zaiguna.

Txotxongilo handia da eta asko pisatzen du. Txotxongilolariak nekatuta gelditu behar ziren mugitzen zutenean! Eta konturatu zarete birziklatutako objektuekin egina dagoela? Ziur zuen etxean objektu horietako bat baino gehiago ezagutzen duzuela! Erronka bat proposatuko dizuet: txotxongiloa egiteko gutxienez 5 objektu asmatzen badituzue eta Facebook bidez erantzuten badidazue, Mariona-txotxontxongilo baten zozketa bat egingo dugu aste honetan zehar jasotzen ditugun erantzun guztien artean (apirilaren 6ra arte). Partekatu zure lagunekin facebooken, ez ahaztu! Besarkada handi bat... eta lehiaketan parte hartu!!!!!!!!!!!!!!!
Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.