TOPiceko txotxongiloak Donostiaren jabe bihurtzen dira
Asteartea, 2009(e)ko uztaila(r)en 28-(e)an 10:38etan
Pasa den uztailaren 24anTOPic eta Txotxongilo mundu bat erakusketa Donostiako kultur ekintzaren protagonista bihurtu ziren. Goizean prentsaurrekoan aurkeztu zen Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko etorkizuneko Zentroan azarotik aurrera ikuslegoak aurki ahal izango duenaren aurrerapen bat izan nahi duen erakusgai hau. Arratsaldean berriz, inaugurazio ofiziala egin zen, kutxako ordezkariak bildu zituen ekintza batean, erakunde honek erakusketa sustatzen du eta Boulevardeko bere Aretotan hartzen du, eta bere laguntzarekin TOPicen sormena bultzatzen ari diren gainontzeko erakundeak ere, etorkizuneko zentroko arduradunekin egon ziren, eta, noski, erakusketa bisitatzen lehenengoak izan nahi zuten txotxongiloen maitale ugari ere.
TOPic, txotxongilo mundu bat erakusketa, zentroko fondotatik datozen 400 txotxongilo baino gehiagoz osaturik dago eta bere helburu nagusiena ikuslegoa txotxongiloaren mundura hurbiltzea da, Asiari arreta berezia eskainiz, jatorri geografikoa, erabilitako teknika,… bezalako ikuspegi desberdinetatik.
Erakusketa ere Mariona Masgrauri, goiztiarki hildako ospe handiko artista eta txotxongilolariari, omenaldi bat da eta bere ondarea bere familiak Tolosako Txotxongiloaren etorkizuneko Nazioarteko Zentroari utzi dio.
TOPic, txotxongilo mundu bat, irailaren 6ra arte zabalik egongo den erakusketak, gipuzkoar ikuslegoarentzat zein Donostia udan bisitatzen duen leku geografiko desberdinetako ikuslego ugariarentzat, TOPic-eko fondoak eta egitasmoa ezagutzeko aukera paregabea suposatzen du. Azken finean, eta gastronomiako mundutik hurbilago dagoen adierazpen bat erabiliz, Europa osoko txotxongiloaren zentro integral bakarra izango denaren azaroko inaugurazioaren aurrean ahoa irekitzen joatea da.
Informazio gehiago
Andoni Egañak adeitasunez utzitako argazkiak

