Museoko pertsonaiei bisita gidatua

Ezagutu txotxongilo bat egun bakoitzeko





























Kaixo berriro! Zer moduz gaurko eguna? Oraingoan erbi berezi bat aurkeztu nahi dizuet. Eta zergatik da oso berezia? Hainbat arrazoirengatik. Los Titiriteros de Binéfar konpainiako gure lagunek egin zuten, “El hombre cigüeña” ikuskizunerako. Titiriteroek oso ondo ezagutzen dute Tolosa, askotan egon baitira. Azkena iaz, azken Titirijai jaialdian, Erdi Aroko kalejira batekin. Gure hamargarren urtebetetzea ospatzera etorri ziren!
Erbi hau ere berezia da, objektu desberdinekin egina dagoelako. Konturatu zarete? Begiratu arretaz eta ea objektu horietako zenbat identifika ditzakezuen! Etxean, bururatzen zaizkizuen objektuekin egin dezakezue ariketa. Dena irudimen kontua da.

Besarkada handi bat eta bihar arte. Badakizue: etxean geratu!

Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.