Museoko pertsonaiei bisita gidatua

Ezagutu txotxongilo bat egun bakoitzeko



Arratsalde on! Zer moduz zaudete? Atzo agindu nizuen bezala, gaur TOPICeko bi lagun aurkeztuko dizkizuet: aitona bat eta haren biloba, duela urte asko etorri zirenak, TOPIC ireki baino lehen, Errusiatik! Badakizue non dagoen Errusia?, bada, oso-oso urruti, eta han hotz handia egiten duenez, horrelakoak dira.
Mahaiko txotxongiloak dira, ondorioz garondoan duten komando baten bitartez ematen zaie bizitza, eta normalean, gainazal altu baten gainean mugitzen dira, adibidez, mahai batean. Kanpotik oihalez eta barrutik goma espumaz eginda daude. Tolosara iritsi zirenean pixka bat zaharkituta zeuden, baina berritu egin ditugu eta orain oso gustura daude. “Izarren maisuak” ikuskizunean parte hartu zuten. Gustatuko zaizuelakoan! Ikusten ditudan bakoitzean, besarkada estu bat emateko gogoa ematen didate!

Musu handi bat eta bihar arte!
Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.