Museoko pertsonaiei bisita gidatua

Ezagutu txotxongilo bat eguneko













































Kaixo! Zuetako askok ezagutzen nauzue. Mariona dut izena, eta Tolosako Topic izeneko Txotxongiloen museoan bizi naiz beste lagun askorekin batera. Haur eta heldu askori etxean geratzea tokatzen zaigun egun hauetan nire lagunak aurkeztuko dizkizuet egunero. Egun arraro samarrak dira, nahiko zailak, eta Topic-eko txotxongilook asko botatzen zaituztegu faltan.

Baina ezin gara triste egon, eta laguntzea nahi dugula erabaki dugu; beraz, egunero, arratsaldean, nirekin hemen bizi diren lagunen bat aurkezten joango natzaizue. Espero dut horrela hurbilago sentitzea. Neure burua aurkezten hasiko naiz:       
Hagaxkako txotxongiloa naiz, bai, bai, besoetan ditudan hagaxka metaliko batzuekin mugitzen naiz, eta normalean beti eserita agertzen naiz. Donostiako Txotxongillo Taldeko Enkarni Genuak sortu ninduen, eta bera izan da maitasunez bizia, ahotsa eta abar eman dizkidana. Aurten 10 urte bete ditut, Topic izeneko etxe honek bezala eta oso pozik nago hemen egoteaz, Tolosan egoteaz eta Tolosara gu ikustera hurbiltzen diren haur eta heldu guztiei harrera on bat emateaz.

Muxu handi bana, eta bihar arte!
Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.